GazeLink 2015eko kideak ezagutu nahi?

Kaixo lagunok! Gaurkoan geure buruak aurkeztera gatoz!

Hona hemen GAZE 2015 eko partaideak:

      

sara

Sara Alonso naiz, 22 urte ditut eta donostiarra naiz. Diseinu Industrial ingeniaritzako azken urtean nago Tecnun Unibertsitatean. Asko gustatzen zait diseinuaren mundua eta ileak altxatzen dizkidaten arte guztiak. Zortzi urte nituenetik izotz irristaketan ibili naiz, lehen bakarkako lehiaketetan eta orain Glossmo taldean parte hartzen eta txapelketetan epaile izaten ere. Edozer izotza urrun ez edukitzeko.

Kamara motxilan eta bizikletaz leku batetik bestera nabil beti, zerbait egiteko prest. Bizikleta Donostian utzita eta kamara hartuta, asko gustatzen zait bidaiatzea. Finlandian egon naiz azken lau hilabetetan Erasmusekin eta Txinara noa ekainean hilabete batzuetarako proiektu eta praktikak egitera.

 Guztiok daukagu zerbait irakasteko eta zerbait ikasteko. Hori da GAZE eta horiek gara gu.

 Hakunamata.

ane

Ane Iturzaeta naiz, Donostian bizi den 20 urteko beasaindarra. Pertsona alaia, eskuzabala eta positiboa kontsideratzen naiz. Nire zaletasun nagusiak musika eta bidaiatzea dira. Pianoa eta gitarra jotzen ditut eta tentsio momentuetan lasaitzeko modu onena direla uste dut. Bidaiatzeari dagokionez, asko gustatzen zait beste kultura eta inguruneekin kontaktuan egotea eta leku berriez disfrutatzea. Azkenik, ezin dut ahaztu nire pasio handiena: txokolatea!

Ah, aurrekoaz gainera, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Ingeniaritza Informatikoko gradu bikoitza ikasten ari naiz Deustuko Unibertsitatean.

GAZE oso programa interesgarria dela uste dut. Alde batetik, GAZEkideek elkarrengandik asko ikasteko dugula uste dut eta, bestetik, inguruko enpresa eta erakunde ezberdinen funtzionamendua ezagutzeko aukera eskaintzen digu. Gainera, alor ezberdinetako ikasleekin lan egitea oso aberasgarria iruditzen zait.

igor

Kaixo denoi!!

Igor Montuschi naiz, 20 urte dauzkat eta donostiarra naiz. Ikasketen ondorioz  Eibarren bizi naiz, 3 urte daramatzat iada han, Energia berriztagarrien ingeniaritzako gradua ikasten EHUn. Positiboki pentsatzen duen persona bat naiz, bere afizio gustokoen artean bidaiatzea duena. Orain apurbat utzita dudan arren, surf-a ere nere afizioetako parte izan da, baina Eibarrek olatu asko ez dituenez han eskalada praktikatzen det. Sukaldaritzari gustoa hartzen ari naiz, aurten egunero prestatu behar ditudalako nere jakiak eta interes handia daukat baita ere elikagaietan. Denbora librean, irakurtzea, musika entzutea,  pelikulak eta dokumentalak ikustea, lagunekin egotea…  dut gustuko.

Aurten nere GAZEko bigarren urtea da. Aurreko urtean esperientzia polita jaso nuen, non nere hainbat ahulezien onerako eboluzioa ikusi nuen, beste gauza askoren artean. Ekipo berria eta proiektu eta ideia berriak ditugu aurten, baina filosofia berberarekin, gizarteari lagun diezaiokeen proiektuak aurrera eramatea, baikoitzaren esperientzia partekatuz emaitza aberasgarriak lortzeko.

adriana

1995ko Irailean bere begietan abenturaren distira zuen neskato txiki txiki bat jaio zen Donostian. Aulkitxoan zebilen momentutik ikusi zitekeen ume urduria zela eta mundua berarentzat ezagutu beharreko zerbait iruditzen zitzaiola.

Institutua amaitzear, bere ingururari begiratu eta gaur eguneko erronkak ikusita, Lidergo ekintzaile eta berritzaile Mondragon Unibertsitateko graduan sartzea erabaki zuen. Hemen, munduaren aurpegi ezberdin bat aurkeztu zitzaion, mundua ezagutzeko aukerarekin batera eta neskatila ahaika irrifarre batekin hartu zuen.

Neska horren izena Adriana Uribesalgo da eta aurten GAZEn parte hartuko duen ameslari bat izateaz gain, Lacross-ean ibiltzea, zinema mundua, liburuak irakurtzea eta ibilaldi amaigabeak egitea maite du.

Neska hori sarrera zatitxo honen idazlea da eta onartu beharra daukat hemen egoteak nere begitxoak are eta gehiago distiratzea egiten duela. Espero dut elkar ikustea GAZEren ekitaldi batetan eta ni ezagutu bezain laster, nere begiradan irakurtzea nor naizen.

Ongi etorri GAZEren blogera!

alberto

Alberto Domingo naiz eta 23 urte ditut. Astigarragako herrian bizi naiz, Batxilergoa bukatu bezain laster banekien zer ikasi nahi nuen eta argazkilaritza profesionala ikasi nuen IVASFOT-en (Instituto Vasco de Fotografia) bi urtez.  Bukatzerakoan Londresera joan nintzen lanera, bizitzera eta argazkilaritzaren arloan ikasten jarraitzera nere kabuz, oso esperientzia ona eta aberasgarria izan zen. Gaur egun administrazioa eta finantzak ikasten dut IES Zubiri-Manteo BHI eskolan.

Argazkilaritzaz aparte, 11 urtetatik arrauneko munduan sartua nabil. Gaur egun entrenatzaile bezela nabil, baino lehenago 9 urtez egon nintzen konpetitzen eta oso esperientzia aberasgarria izan zen. Arraunak asko erakutsi zidan, balore asko, taldean lan egiteko gaitasuna bezela, helburuak lortzeko pazientzia eta esfortzua behar dela, besteak beste.

GAZE proiektua oso interesgarria iruditzen zait, ikasketa ezberdinetako eta ikuspuntu ezberdinetako gazteak batu gaituztelako eta elkarrekin lanean, batak besteetaz asko ikasi dezakegulako. Jendeari eta beste ikasleei, gure artean eta erakunde ezberdinetaz ikasi deguna bueltatu diezakegu.

maddiMaddi naiz eta nahiz eta Andoainen jaiotakoa izan mexikar nazionalitatea ere daukat han bizitzeagatik. 23 urte egin berri dauzkat eta zortedun pertsonatzat daukat nire burua, batez ere, bizitzak eskaini dizkidan bidaiatzeko eta atzerrian bizitzeko aukeragatik. Arrazoi honek eta inguruan izan ditudan pertsonak eragina izan dute nire izaeran.

Nire pertsona deskribatzeko “zintzoa, kreatiboa, detallista, bitxia, familiarra…” hitzak erabiliko nituzke. Nahiz eta ezaugarri hauek eduki eta modako mundua asko atsegin, Deuston ADE ikastea erabaki nuen orain dela urte batzuk, horri esker, pertsonalki Australian hazteko aukera izan dut azken seihilabetekoan.

Betidanik izandako ametsa amaitu ondoren, azken seihilabetea egiten dudan bitartean marketing-en arloko ezagutzak hobetzen, GAZEn partaidea izateko aukera agertu zen eta, nola ez, aurrera pauso bat eman eta esperientzia honetan parte hartzeko irrikan nabil.

Talde paregabea dirudi gureak, ezta? Ea sortzen ditugun gauzetan taldearen esentzia adierazteko gai garen! Segi hurbiletik gure pausoak   🙂

IMG-20150103-WA0030

Kaixo denoi!! Ni Leire Olano naiz, 19 urte ditut eta Asteasun jaioa naiz, bertan bizi orain ere. Irunen ari naiz Lidergo Ekintzaile eta Berrikuntzao gradua ikasten, Kimmu izeneko talde paregabean.

Bigarren urtean nago eta hilabete barru San Frantziskora goaz lau aste igarotzera. Asko gustatzen zait bidaiatzea, mundu guztia zeharkatu nahiko nuke aukera izango banu. Jende berria ezagutuz, leku ezberdinak, kulturak, bizimoduak… Gustoko dut erreflexioak egitea, eta bidaiatzeak asko laguntzen dit ikuskera berriak barneratzen.

Noan tokira noala, argazki kamara daramat beti gainean. Ez naiz inundik ere profesionala arlo horretan, eta nahiz eta noizbait puntu horretara iritsi nahi izan, oraingoz afizio moduan dut soilik. Munduko txoko ezberdinetako uneak gordeta edukitzea gustatzen zait, nire bizitzako pasarteak gordeta mantentzeko eta etorkizunean horiek presente edukitzeko beti.

Atsegin dut nire inguruan sortzen diren aukera berriak aprobetxatzea. Gradu hau erakusten ari zaidan zerbait da hori, eta horrekin lotuta ikusten dut GAZE. Orain arte ezezagun ginen 10ok elkartu eta talde berri bat sortu dugu gure giazartean aldaketak sortzeko asmoz. Gure ilusio eta gogo guztien fruituak laister haziko direlakoan, has gaitezen bada momentua bizitzen!

Ezina ekinez egina!

ander

Iepa! Ander Abuin naiz, 21 urteko mutiko lesakarra. Zuzenbide graduko azken urtea bukatzen ari naiz, eta egia errateko oraindik ez dut garbi zer eginen duten hurrengo urtean (masterra, oposaketak…). Ikasteaz aparte hainbat lanetan aritzen naiz astean zehar, esperientzia berriak bizituz eta gauza ezberdinak ikasiz.

Horrez gain, herriko hainbat ekintzetan parte hartzen dut, hala nola, musika bandan, dantzan, gure txaranga propiuan… Nahiz eta mila asuntutan sartuta egon, esperientzia berriei ez diet bizkarra ematen, beti gauza berriak ikasteko prest bainago.

Hori dela eta, aurreko urtean EHU-ko IKD GaZte proiektuan parte hartu nuen eta egia errateko hagitz aberasgarria izandu zen, gustora aritu ginen lanean eta genuen erlazioa hagitz ona zen. Ondorioz, horrek lagundu, bultzatu dia aurten GAZE-ko partaide izatera, antzeko proiektua baita, lagun berriak egin eta ezagutza berriak izateko aukera ezin hobea izanik. Hala ere, erran beharra dut IKD GazTe oraindik barruan sentitzen dudala, eta horrekin brometan aritzen garela GAZEn (azken honen kolorea berdea da, eta IKD Gazterena berriz morea).

Beraz, blog honetan izanen gaituzue 10 GAZE kidei, aurrera eramaten ditugun proiektu, tailerren berri ematen.

AUPA GAZE!

Kaasierixo!! Asier Sáenz naiz, 22 urteko donostiarra. Tecnunen ingenieritza ikasi nuen, antolakuntza industrial gradua eta aurten master bat egiten ari naiz, automozio industriarako produkzio kudeaketan. Ikasketak aparte, geldiezin ibiltzen naiz, ikasi eta esperientzia positiboak bilatzen nekaezinean.

Gaur egun, Bringing Change kontsultoria sozialaren arduraduna naiz. Bringing Change ikasleok sortutako ekimen bat da, enpresa eta bestelako erakundeei, proiektu sozialetan dohainik laguntzeko helburua duena. Aurten sortu dugu ingeniaritza eskolan, beraz oraingoz gehienbat ingeniaritza ikasleok osatzen dugu. Hala ere, beste unibertsitatetan kopia daitekeen ekimen bat dela uste dugu.

Bestalde, Tecnun Motorsport taldean hartzen dut parte, babesle edota sponsor bila. GAZEkidea izatea izan da nire azkenengo erabakia, asteko ordutegiko azkenengo hutsuneak betez. Betidanik denbora kudeatzen eraginkorra izan naiz, baina semestre honetan gaitasun honi etekin osoa atera beharko diot. Eskerrak GAZEn arnasten den ingurugiroak pila bat motibatzen nauen!

Gehien atsegin dudana, jendearekin harremanetan jartzea, bidaiatzea eta kirola egitea da. Azkenengo urteetan, Frantzian egindako Erasmusaz aparte, denbora librea izan dudan guztietan atzerrira bidaiatu dut, batzuetan proiektu sozial batean parte hartzeko aprobetxatu dut eta besteetan turismo kulturala eta jendea ezagutzea izan zan motibazio nagusia. Kirolari dagokionez, igeriketan ibili nintzen urte anitzetan, baina gaur egun hamaika kirol ezberdin egiten ditut, ondo pasatzeko asmoarekin beti.

Gora aurrea hartzen duten gazteak! Gora GAZE!

asierg

Kaixo! Asier Gutierrez naiz, 21 urteko mutil Iruindarra, nahiz eta orain Donostian bizi, Ingurumen Hezkuntza eta Kontrola goi zikloa ikasteagatik. Hau ez da nire ikasketa bakarra izan, uda honetan Aisialdiko monitore izateko ikastaroa egin dut, baita ere 30 orduko lehen sorospeneko ikastaroa egin nuen aurreko urtean. Gauza askoz gehiago ikasteko gogoak dauzkat. Aurten modulua bukatu arren, hurrengo urteko egutegia eraiki gabe daukat.

Mutil saltseroa eta alaia naiz, jendearekin egotea eta aktibitateak prestatzea gustuko dut, baita ere, beti lagun berriak egiteko irrikan nago, hori izan zen GAZE proiektuan sartzeko arrazoi bat.

GAZEk eskaintzen zuen proiektua biziki erakargarria iruditu zitzaidan, nire pentsatzeko erarekin bat datozelako. Bestetik, Donostian pasako dudan azkeneko urtea ahaztezina izan behar zela uste nuen, nola ez, aurtengo helburua betetzeko, GAZEkide izatea idei aproposa zela iruditu zitzaidan: lagun berriak esperientzia ahaztezinak eta milaka aukera gauza berriak ikasteko.

Laister guri buruzko berri gehiago,

Ondo izan!

Anuncios

Un comentario en “GazeLink 2015eko kideak ezagutu nahi?

  1. Pingback: Asteko albisteen laburpena - Up Euskadi

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s