Basherriruntz

Kaixo Gazteak!

Gaurkoan pasadan asteko Basherriruntz ekitaldiari buruz hitzegingo dizuet.

caserio_ehu

Ostegunean, goiz goiz elkartu ginen EHU-ko FICE fakultatean, Gizarte Hezkuntza graduko Giza Eskubideak irakasgaian barneratzeko. 8:30tan hasi ginen gure programarekin, Euskarazko taldean, beti bezala GAZE eta gure eragile soziala Basherri ikasleen artean zabalduz aurkezpen batzuekin. Honen ostean bi gonbidatu espezialistekin kontatu ahal izan genuen, Idurre Zugazagasti eta Aintzira Oinederra, eta elikaduraren globalizazioak eta espekulazioak dakarren ondorio, arazo eta irtenbideei buruz hitzegin ziguten.

2  1

Jarraian, dinamika bat jorratu genuen, elikadura munduan parte hartzen duten pertsonaiak ikasleekin erlazionatuz. Horretarako, ikasleak baserritar, enpresaburu, ekologista…-en paperean sartu behar ziren eta pertsonai honen rola defendatu. Beraz taldeak egin ondoren eta pertsonaiak banatuta, talde bakoitzak dinamizatzaile bat zeukan, eta azken honek galderak eta egoerak mahai gainean jartzen zituen taldean eztabaida sor zedin elikadura eta agro-industriaren inguruan. Azkenik denon artean ondorio orokor batzuk atera genituen behin jendea beraien roletik aterata.

Honek guztiak 2 ordutso iraun zituen, atsedenaldi batekin tartean, eta honen ostean gaztelerako klasearekin jardunaldiarekin jarraitu genuen, programa berdina eskeiniz.

12:30tan bukatu genuen jardunaldi hauekin baina ekiltaldia oraindik ez zen bere amaierara heldu, dibertigarriena falta zen. Aularioko trantsizio gunean, lehiaketa bat antolatu genuen: GAZE, kontsumo arduratsua eta Basherri galderekin. Gai/fase bakoitza 5 galderez osatuta, hauek gainditzean GAZEren eskutik banatutako sariak zeuden itxaroten. Lehenengo fasea gaindituta, “Garaian garaiko” txapa bat eta Basherriri buruzko informazioa zegoen sari bezala 5 galderetatik 3 asmatzen zituzten irabazleentzat. Hau gaindituta, bigarren fasera pasatzen zen, kontsumo arduratsuko galderekin, eta sari moduan FICE tabernako pintxoa eta Basherriko 3 janari otarren zozketan izena emateko aukera zegoen. Azkeneko fasean sartuta, Basherriko kamiseta ofiziala eta zozketarako beste aukera bat zeuden sari bezala!

3    4

Goiz oso entretenigarri eta aberasgarria izan zen ostegunekoa, non ikasle askok parte hartu zuten GAZEk antolatutako ekitaldi honetan. Ondorio oso postiboak atera ditugu jardunaldi honen ostean, horregatik gonbidatzen zaitugu ZURI GAZTE gure hurrengo ekimenetara!

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s