3D inprimaketa tailerra / Taller de impresión 3D

3D inprimaketa tailerra

Dakizuenez, GAZEkonekt Proiektua abian da. Duela aste pare bat, martxorako antolatu ditugun tailer monografikoen berri eman genizuen (Ideiak proiektu bilakatzeko metodologia eta Visual Thinking). Baina ez da hor amaitzen kontua: Apiriletik aurrera, Praktiken interakzio tailerretan murgilduko gara. Lau tailer antolatuko ditugu guztira, Proiektuan parte hartzen duen erakunde bakoitzarekin elkarlanean, bana.

Apirilaren 3an (16:00-20:00), Errenteriako Don Bosco Lanbide Heziketa Zentrora hurbilduko gara. Izan ere, joan den abenduaren 5az geroztik, 3D teknologiarekin esperimentatzeko espazio sortzaile bat dute Don Boscon: ikasLab deritzona.

Tumaker enpresako Aitziber Eizaguirrek gidatuko du hastapen mailako ikastaro hau, eta tailerrera joaten diren gazteek, 3D inprimaketa zer den eta nondik datorren ikasteaz gain, 3D inprimagailu bat nola erabiltzen den ikusi eta euren piezak inprimatzeko aukera izango dute.

Gaiaren inguruko solasalditxo batekin amaituko dugu tailerra, eta gonbidatu berezi gisa, Josian Llorentek, Hirikilabs-en -Tabakaleraren eta Donostia 2016 egitasmoaren ekimenez sustatutako laborategi hiritarraren- arduradunak, parte hartuko du.

UPV/EHUko, TKNIKAko, Mondragon Unibertsitateko eta TECNUNeko ikasleei zuzendutako tailerra (plaza kopuru mugatua).

Izen-emateak (doan) eta argibideak: 943 018395 / gaztekinzale@gmail.com

—————————————

Taller de impresión 3D

Como sabéis, ya está en marcha el Proyecto GAZEkonekt. Hace unas semanas os informábamos sobre los talleres monográficos que tendrán lugar a lo largo de este mes de marzo (Metodología para convertir ideas en proyectos y Visual Thinking). Pero hay más: A partir de abril, comenzaremos con los Talleres de interacción de prácticas. Se organizarán 4 talleres en total; uno en colaboración con cada institución participante en el Proyecto.

El 3 de abril (16:00-20:00), nos desplazaremos al Centro de Formación Profesional Don Bosco de Errenteria, donde cuentan, desde el pasado 5 de diciembre, con un espacio creativo para experimentar con tecnología 3D: el ikasLab.

Aitziber Eizaguirre -de la empresa Tumaker– será la encargada de impartir el taller (nivel de iniciación), en el que además de aprender qué es y cómo surgió esto de la impresión 3D, los y las jóvenes podrán aprender a utilizar estos aparatos, e incluso imprimir sus propias piezas.

El taller finalizará con una tertulia en la que contaremos con la participación de Josian Llorente, responsable del Hirikilabs -laboratorio ciudadano impulsado por Tabakalera y el proyecto San Sebastián 2016-.

Taller dirigido a alumnado de UPV/EHU, TKNIKA, Mondragon Unibertsitatea y TECNUN (plazas limitadas).

Inscripciones (gratuitas) y más información: 943 018395 / gaztekinzale@gmail.com

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s