ARROPA BIZIBERRITUZ

Jada eman diogu amaiera Emausen laguntzapean aurrera eraman ditugun josteko tailerrei.

Bost astetan zehar, asteartero, Amarako Emauseko lokalean hamaika partaide bildu gara, Maddalen irakaslearen gidaritzapean, erabilgarri ez dagoen arropa eraldatzeko  eta josten ikasteko asmoarekin. Harro esan dezakegu erronka lortzera iritsi garela.

FullSizeRender (2)

Zein da tailer hauen helburua?

Denoi pasa izan zaigu noizbait nikirenbat jantzi eta zuloa duela nabaritzea edota jada, udarako bi hilabete luze horien ondoren gure galtza bakero maiteak gure neurrikoak ez direla jabetzea. Eta zer egiten dugu egoera horien aurrea? Bi aukera ditugu, gure anai-arreba edo inguruko bati ematea edota arropa biltzeko zakarrontzietara botatzea.

Zakarrontzira botatzen dugun momentutik (Emausen zakarrontzia dela oinarritzat harturik), arropak ibilbide luzea egiten du, non hiru fase ezberdinetan sailkatu daitekeen:

  1. fasea: Arroparen bilketa. Fase honetan, kamioien laguntzaz, Emausek gune bakoitzean dituen zakarrontzi guztien bilketa egiten da.
  2. fasea: Arroparen sailkapena. Ondoren, Iruneko Emausen Eko Center-ean, bilketa guztitik jasotako arropa, talde ezberdinen laguntzaz, sailkatu egiten da, erabilgarri dagoena apaletan jarriaz eta besteak “fardo” deituriko boltsa handietan utziaz.
  3. fasea: Arroparen salmenta. Azkenik, aukeratutako arropa hori Emauseko denda ezberdinetan banatzen da, salgai jartzeko.

Zer egin da tailer hauetan?

Tailer hauetan lortu nahi zena zera da, 2. Fase horretan “fardo” deritzon boltsa horietara botatzen den arropa aztertu, erabilgarri ez dagoena edota modaz pasata dagoena hartu, puntada batzuk eman eta erabilgarri bihurtzea; arropa zaharretik abiatuz arropa modernoa sortzea. Helburu hau lortu dugulakoan gaude.

Zer deritzozue zuek? Jarraian azalduko dizuegu nola egituratu genituen gure bost tailer hauek.

Lehendabiziko egunean, kamixeta zaharrekin telazko poltsoak egiten ikasi genuen. Hura pelea izan genuena josteko makinekin… guk makinak kontrolatu baino hauek gu kontrolatzen gintuztela zirudien. Baino lehendabiziko klasea zen eta ilusio handia genuen, hortaz, energiaz kargatu eta laster hartu genion trukoa josteko makinei. Telazko poltsoei lehendabiziko puntadak ematen hasi ginen. Ezin izan genituen ordea guztiak amaitu.

Bigarren egunean, telazko poltsoak berriro hartu eta aurreko asteko lana bukatzeari ekin genion. Josteko makinaren zarata erritmikopean kamiseta zahar horiek poltso elegante bilakatzea lortu genuen. Hura ilusioa genuena! Gure lehendabiziko arte obra!

Hirugarren klasea iritsi zen horrela, tailerren erdigunea. Kolore, estanpatu, marra… desberdinetako tela zatitxoak hartu eta ile jasotzeko telazko gomak egin genituen. Jada, josteko makina kontrolpean genuen, gure agindutzapean goxo-goxo telazko zatiak josten zituen, eta era horretara, laster asko geneuzkan ilerako goma finak gure eskuen tartean.

Laugarren astea zen. Ilerako apaingarriak egiteari gustoa hartua genion. Berriro ere kolore, estanpatu, textura… desberdinetako tela zatiak hartu eta ilerako zintak egin genituen. Erabilgarriak ez ziren tela zatietatik abiatuz ilerako zinta, turbante dotoreak josi genituen. A ze itxura genuen haiekin! Buruan jantzi eta argazki bat atera genuen. Artista hutsak ginen dagoeneko.

Azkenik, iritsi zen azken eguna. Eta azken eguna zenez gero, tailerrak harrotasunez bukatzeko momentua zen. Gure eraldaketarik zailena egiteko ordua heldu zen. Modaz pasaturiko gona zaharrak hartu, moztu eta gaur egunean erabilgarri eta panpoxak diren gona motzak egin genituen. Seguru asko sentitzen ginen: guraizea hartu, hemendik eta handik moztu, makinarekin josi…gure saltsan ginen. Eta emaitza, ezinhobea. Gona paregabeak egin genituen eta era horretara amaiera eman genion antolaturiko tailerrei, poz handiz.

Ikusi duzue bost klase horietan eginiko lana. Esfortzu handiarekin, baino betiere ondo pasatuz, erronka bete genuen. Puntada gutxi batzurekin eta gogo askorekin, arropa zaharra aktualizatzea posible dela deritzogu. Gu apuntatu egin gara josten ikastera eta arropari toke pertsonal eta modernoak ematera, zakarretara ez bota eta arropari erabilpen berri bat ematera. Eta zu, animatuko al zara?

Generoa eta hezkuntza

Jaiotzen garen momentutik, gure sexu biologikoaren arabera genero bat (maskulinoa edo femeninoa) ematen digute eta genero horren baitan hazi eta heziak izaten gara. Generoa, hain zuzen ere, gure jaiotzetiko genital edo sexu horren arabera egokituko zaizkigun rol eta eginbehar ezberdinak dira, gure jokabide osoa baldintzatzen dutenak, egin ditzakegun gauzak mugatuz eta emakume zein gizonen arteko ezberdintasunak bultzatuz.

Rol hauek gizartearen arabera aldatzen diren arren, mundu patriarkal batean bizi garen neurrian ohikoan gizonezkoek emaile rola hartu behar izaten dute, aktiboa, emakumezkoek hartzaile rola hartu behar duten bitartean, pasiboagoa.

Honela adibidez, gure gizartean gizonezkoa bazara indartsua, gogorra, bizia… izateko esaten dizute, negarrik ez egiteko hori nesken kontua delako, eta emakumezko bazara berriz, lasaia, geldia, isila… izateko, gehiegi babestu eta infantilizatu egiten dira askotan. Gai honen inguruan egin dute hain zuzen ere Emakundekoek aurtengo martxoaren 8rako beren azken kanpaina, “Berdintasun eza ez da berez sortzen, guk egiten dugu” izenekoa, gaiaren inguruan adibide gehiago dituena (inork ikusi nahiko balitu beren webgunean www.emakunde.euskadi.eus –en daude ikusgai).

Nola egin ezberdintasun hauei aurre beraz? Hain zuzen ere hezkuntzatik hasita, hezkidetza edo koedukazioa delakoa erabiliz. Eta zer da hezkidetza? Ba umeak gizarteak inposatu nahi dizkigun rol sexista hauetatik at heztea; mutil, neska edo tarteko beste edozer gisara identifikatzen zarela ere gauza jakin batzuk soilik egitera mugatu behar ez zarela jakinez haziz.

Hezkidetza programak eskola bakoitzaren beharren arabera aldatuko diren arren, orokorrean esanda, helburu nagusia eskoletan pertsona bakoitzak nahi duena (gainerakoak errespetatuz, noski) egin dezakeela ikusarazten eta ulertarazten duen eta hori betetzeko aukera  ematen duen ingurune bat sortzea da; momentuan bertan zein etorkizunera begira berdintasuna bultzatuz eta gizarte justuago bat eraikiz.

Monografikoa gogoratuz

Duela aste eta erdi, marketing digitalari buruzko monografikoa izan genuen GAZEkide guztientzat. Orbeako community manager Inaxiok eta “Somos robin”-eko lagunek honi buruzko hainbat gomendio eman zizkiguten. Gaur egun, marketing digitalak duen garrantziaz ohartu ginen, Internet bidezko tresna ezberdinek duten indarraz jabetzeaz gain, hauen erabilpen egokia landuz.

Lehenik “Somos robin”-eko Beñat eta Danik hainbat gomendio interesgarri eman zizkiguten. Beñat Muñoz gazte ekintzaile bat da, beste bi kiderekin batera ROBIN enpresa sortu zuena eta Dani Palencia ROBIN enpresako Marketing digitalaren arduraduna. ROBIN, Donostiako enpresa bat da, beste enpresentzako komunikazio kanpaina kreatiboak garatzen dituena. Horietako bat, SIX STORE markaren kasu ezaguna da, non Robert Deniro-ren doblea erabili zuten bezero berriak erakartzeko eta jende gehiagoren atentzioa deitzeko.Bi hauek Internetak eta  bertako baliabideak duten indarraz ohartarazten lagundu ziguten era dibertigarri eta dinamiko batean.

Geroago, Inaxiok hitzaldi interesgarri bat eskaini zigun. Inaxio, Deustuko unibertsitatean komunikazioan graduatua da. Marketing Digitaleko masterra egin zuen Mondragon unibertsitatean. Orain dela urte eta erdi Orbea enpresan lanean hasi zen Community manager bezala. Dani eta Beñatek azaldutako baliabide bakoitzean, nola jokatu azaldu zigun eta gomendio interesgarri batzuk eman zizkigun GAZEren kasurako.

Gure intentzioa ez zen monografiko hau Gazekideentzako bakarrik mugatzea, beraz inguruko ikasle guztiak gonbidatu genituen. Esan beharra dago, oso harrera ona izan zuela. Unibertsitate eta gradu ezberdinetako jendea izan genuela gure artean. Bukaeran, hizlariek esandakoa kontutan hartuz, etorri ziren guztiei, GAZEn aplikatzeko gomendio ezberdinak eskatu genizkien.

Orain, ikasitako guztia praktikan jartzea falta zaigu! Dudarik gabe, erabilgarria izango zaigu bai GAZEn aplikatzeko bai gure bizitza pertsonal eta profesionalean.

IKD GAZtE moduluaren hasiera!

Kaixo, GAZEzale!

Gaur IKD-ri buruz hitz egingo dizuegu. IKD hezkuntza-sistemak eredu propio, kooperatibo, eleanitz eta inklusibo bat proposatzen du. Ikasleek beren ikaskuntzaren jabe izatea lehenesten du, eta prestakuntza integrala, malgua eta gizartearen beharretara egokitua izatea sustatzen du. IKD eredua UPV/EHUko Gobernu Batzarrak onartu zuen aho batez 2010eko apirilean, UPV/EHUko titulu ofizialen curriculuma garatzeko oinarrietan, eta martxan da, 2012-2017 Plan Estrategikoaz geroztik.

IKDko oinarria ikaslegoa denez, hori aurrera eramateko sortu zen IKD GAZtE, EHU/UPVko ikaslegoa, irakasleak… bateratzen dituen proiektua. Proiektu horren barnean Martxoaren 1ean IKD GAZtE-k sortutako Modulua aurkeztu zen, non IKD Kideak eta EHU/UPVko ikasleak parte hartzen duten.

Ekitaldi hasieran, euren lan egiteko modua azaldu zuten, eta hori ulertzeko aipagarria den esaldi hau aipatu zuten: “Proiektuak bilakatzen diren ideiak”. Baina, zer esan nahi du honek? Batez ere esan nahi duena zera da: eragile sozial desberdinek proposatzen dituzten erronkak ikusita, hau da, gizartean dauden zenbait arazo ikusita, lan-taldeek arazo horiei aurre egiteko ideia batzuk sortu, eta praktikara eraman behar dituztela.

ikdEragileak

Pertsona mota asko daude murgilduta proiektuan, hala nola, irakasle, fakultateko arduradunak, IKD kideak, EHUko ikasleak, zein eragile sozialak. Hauexek dira azken hauek luzatutako erronkak:

  • Bilboko Udala. Euskal Herrian dagoen hezkuntza prozesua guztiz osasungarria eta jasangarria ote den zalantzan jarriz, honako erronka plazaratu zuten: ikasketak eta aisialdia konbinatzea. Nola? Zenbait ideia bota zituzten: kiroldegi bat jartzea unibertsitate ondoan, egongela batzuk jartzea deskantsurako… Baina nahiko irekita azaldu ziren, proposamen berriak jasotzeko prest.
  • EMAUS. Ekonomia solidarioa bultzatzen duen asoziazioa da. Bigarren eskuko arropa, zein altzariak saltzeagatik ezagutzen dugu askok, baina hori baino gauza gehiago ere egiten dituzte: lan-mundu inklusiboa sustatzea, besteak beste. Nola ikusarazi gizarteari aurrera eramaten dituzten proiektuak?
  • SARETUZ. Donostia inguruan dauden zenbait asoziaziok osatzen dute taldea. Kontsumo arduratsuaren inguruan jarduten dute, eta aurten unibertsitateko jendeak bizi-ohitura arduratsuagoak eraman ditzaketen ala ez planteatu dute. Hor doa erronka: Nolakoa da unibertsitateko ikasleen kontsumoa? Zein ohitura dituzte? Galdera horiei erantzuna eman nahi zaie, ikasleen ohiturak ezagutuz.
  • ONCE. Ikusmen arazoak dituzten pertsonen inklusioaz arduratzen da, baina kasu honetan, informatika ikasi nahi duen ikasle baten egoera jarri du mahai gainean. Posible al da guztiz itsua den pertsona batek gaur egun UPV/EHUn informatika alorreko ikasketak egitea? Nola? Zein tresna eta baliabide beharko lituzke?
  • ALBAOLA. XVI. mendeko barku bat eraikitzen ari dira Gipuzkoan, garai hartako teknikei jarraiki. Egiten duten lana Gipuzkoa mailan ez dela batere ikusgarria diote eta, beraz, sare sozialak bezalako baliabideak erabiliz, proiektuaren difusioa egiteko proposamena luzatu dute.
  • KALAPIE. Hirietan bizikletaren erabilera handitzearen aldeko apustua egiten hasi zen taldea duela 25 urte. Euren helburu zehatza honakoa da: mugikortasun organiko eta jasangarria egotea Donostia bezalako hirietan. Unibertsitateko ikasleak gizartearentzat eredu direla ikusirik, ikasleek bizi-ohitura jasangarriak hartzea nahiko lukete. Erronka: Unibertsitateko jendearen bizikleten erabilera nola handitu azaltzen duen ikerketa lan bat egitea da.
  • UPV/EHU. Euskal Herriko Unibertsitateak erronka argia plazaratu zuen: botilaratuta dagoen uraren kontsumoa gutxitzea. Botilako ura edatea bizitza osasungarri baten ikono bihurtu den arren, botilen kontsumoa jasanezina eta oso kutsakorra da. Gauzak horrela, zer egin daiteke unibertsitatean ur botilen kontsumoa gutxitu edo desagerrarazteko?
  • SAN MARKOS. Eragile honek berrerabilpena sustatzen duten zenbait garbi gunerekin egiten du lan. Bertan, berrerabili daitezkeen produktuak gordetzeko gune txiki batzuk dituztela aipatu zuten, baina ez zaiela ateratzen behar bezalako probetxua. Horretan zatzan erronka: guneen erabilpena nola indartu eta hobetu berrerabili daitezkeen produktuek bizitza luzeago bat izan dezaten.
  • EITB. Irratiaren alorrean zentratu ziren. Eraikinen ezaugarriek lan egiteko modua asko baldintzatzen ziela aipatu zuten, zenbaitetan langileen arteko harremanean eragin negatiboa eginik. Horri aurre egiteko, irratiko langileen harremanak eta elkar-eraginak sustatzeko dinamikak sortzea eskatu diete ikasleei.

Ikusi duzuen bezala, oso gai interesgarriak jorratu ziren ekitaldian. Gure aldetik aipatu beharra dago zoriontzekoa dela IKD-ko kideek egiten duten lana. Gu bezain ekintzaileak direla ikusirik,  gizartearekin eta gizartearentzat lanean ari direla ageri baitute. Mila esker ekipo!

ikdModulua

 

AURTENGO LEHEN EKIMENA BUKATU DUGU!

Hurrengo post-ean Marketing Digitalari buruzko Tailer Monografikoko hausnarketa eta aurreko eguneko gogoeta egingo dugu.

Egun geldiezina izan genuen astelehenean GAZEn. Esan beharra dago oso kezkatuta eta urduri geundela GAZEkideok Marketing Digitaleko tailerrarengatik, aurten antolatutako lehenengo ekitaldia izan baitzen eta horrenbestez, lehen aldiko urduritasuna sentiaraztea ohikoa zen.

Astero bezala, talde dinamika bat egin genuen, lanean hasi aurretik. Hala ere, segituan gure betebeharretan jarri ginen, lan asko genuen egiteko eta!

Talde bakoitzak egindako lana partekatu genuen, aste bukaeran egindako aurrerapenen berri izateko. Solasaldian ginela, konturatu ginen GAZEn lortu nahi den sinergia hori ez ginela ari betetzen. 30 GAZEkideok talde handi bat gara, bata bestearengandik ikasi behar dugu, baita baliatu ere. Komunikazioa hobetzeko beharra dagoela ikusi genuen. Talde bakoitzak lantzen ari den proiektua guztiona dela sentiarazi beharko genuela eta taldekoak ez diren beste GAZEkideei lana delegatu dezakegula ikasi genuen.

Akats eta hutsegiteak eginez ikasten da, eta guk, saio horretan, efizientzia eta sinergia lortu ahal izateko komunikazioaren beharra dagoela jakin izan genuen.

Marketing Digitalaren ekitaldiari dagokionez, tailerra hasi baino 3 ordu lehenago bildu ginen GAZEkideak, gela prestatzen hasteko, dinamikarako saria antolatzeko, entseguak egiteko… Antolakuntza oso bide onetik zioan, soinurako bozgorailuak erabiltzeko oztopoak izan genituen arte. Eskerrak azkenean behar tekniko guztiak funtzionatzea lortu genuela!

Ekitaldiaren hasiera gerturatzen ari zen eta geroz eta nabariagoa zen urduritasuna GAZEkideen artean. Tailerreko partaideak iristen hasi zirenean eta gela jendez beteta ikustean, aurtengo lehen proba pasatzeari ekin genion.

Egia esan, espero genuen baino jende gehiago gerturatu zen hitzaldira. Benetan interesagarria iruditu zitzaigun bertan jorratutako edukia. Hasteko, bi GAZEkidek ekitaldiari hasiera emateko GAZE:kaleidoskopio zer den argitu genuen. Tailer monografikoko helburuak eta egitura definitu ondoren, hizlarien aurkezpen labur bat egin genuen eta jarraian, Marketing Digitaleko munduan sartu ginen bete betean.  Beñat Muñoz eta Dani Palenciak Marketing Digitaleko kontzeptu garrantzitsuenak azaldu zituzten eta irudi korporatiboa sortzearen eredu bat jarri zuten. Inaxio Lozak berriz, sare sozialen erabilera egokiari buruz hitz egin zigun eta momentu horretan konturatu ginen asko genuela ikasteko! Dinamika dibertigarri eta erakargarri batekin bukatu nahi genuen saioa, baina denbora falta zela eta, ezin izan genuen bete.

Nahiko balorazio positiboak jaso genituen baina gu geuk egin genion autokritika gure buruari. Esan bezala, denbora ez genuen oso ondo kontrolatu eta ez zigun denbora eman talde dinamika egiteko. Horrez gain, tailerra bukatu ondoren ez genuen planifikatu zer egingo zuen GAZEkide bakoitzak.

Hala ere, oso pozik gaude guztiok, ekimenak antolatzen ikasten hasi garelako, protokoloa eramaten, komunikazio egokia eramaten, laguntza eskatzen eta sare sozialak era egokian erabiltzen, besteak beste.

Auto-ebaluazio hau egitea garrantzitsua kontsideratu dugu, IKASITAKOAREN HAUSNARKETA EGITEN EZ BADA, XAHUTUTAKO ENERGIA DELAKO!

Global Service Jam

Gaurkoan Iruñan ospatu den ekitaldi bati buruz hitz egingo dizuegu. Pasa den asteburuan, otsailak 26, 27 eta 28, Global Service Jam egitasmoak Nafarroako hiriburuan izan zuen bere kokalekuetako bat.

global-service-jam-featured

Lehen aldiz 2011. urtean ospatu zen munduko hainbat hiritan. “Jam” izena jazz musikan ematen diren inprobisazioetatik datorkio: artista bakoitzak bere nota jotzen du, eta denen artean sortzen da melodia. Global Service Jam-aren filosofia berdina da, baina ideiekin notekin beharrean. Adin eta eremu profesional desberdinetako pertsonak elkartzen ditu, eta talde multisdisziplinar hauen bidez mundua hobetu dezaketen zerbitzuak garatzen dira. Ideiatik abiatuz negozio proiektu erreal batera iristen dira.

Internet bidez ematen zaio hasiera mundu osoan, Berlinetik hasita, Honk Kong eta San Franciscoraino. Arazo bera planteatzen zaie, eta leku guztietan irtenbiderik onena aurkitzen egiten dute lan hiru egunetan zehar. Iruñako taldeak ere bere proposamenak sortu ditu dagoeneko. Ideiak diseinu zehatzak bihurtu behar dira, hauen prototipoak sortu, eta errealidadera eramateko planak definitu.

12496351_551680941658357_7316446428220720295_o

Bertan parte hartu zutenen iritzia guztiz positiboa da. Diotenez oso gauza interesgarriak sortu zituzten, modu dinamiko eta aberasgarri batean. Batez ere oso esperientzia dibertigarria izan zela azpimarratzen dute.

Ea hurrengo urtean parte hartzeko aukera dugun, ideiak behintzat ez zaizkigu falta!

Kaixo GAZEzale!

Egun polita izan dugu gaur GAZE-n!! Saioa hasteko Gaze-kide ohia Julieta izan dugu gurekin, proiektua hasi zenetik daramaGazen lanean eta bere esperientzia kontatu digu labur. Ondoren talde interdisziplinaretan banatu eta kontzeptu batzuei buruzko hausnarketa egin dugu, jadanik irakurritako materialaz baliatuz.

 

Datorren astean honekin lanean jarrituko dugu, hurrengo saioan hausnarketa horiek beste taldeekin banatuko ditugu horrela denok gehiago ikasteko.

 

Bestalde gogoratu marketing digitaleko tailer monografikoa iristear dagoela!! GAZEn lan da lan gabiltza eta dena primeran ateratzea espero dugu. Dakizuenez tailerra oso era dinamikoan emango da, denon parte hartzea sustatzeko eta horrela marketing digitalari buruzko kontzeptu berriak ikasteko. Eta noski …  Ez ahaztu primerako kateringa egongo dela!!

 

Tailerra UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa fakultatean izango da, lehenengo pisuko ikasgelan, ostailak 23an, asteartea 16:00tatik 18:00tara.

 

Eskertuko genuke zuen asistentzia konfirmatu ahalko bazenute email hontara gaze.kaleidoskopio@gmail.com.
Animatu zaitezte!!!

!Hola GAZEzale!

Hemos tenido un buen día hoy en GAZE!! Hemos comenzado la sesión con la participación de Julieta, una de las fundadoras del proyecto que lleva trabajando desde 2008. Nos ha contado su experiencia de manera breve y después nos hemos dividido en grupos formados por perfiles diferentes. En estos grupos hemos trabajado unos conceptos para desarrollar y reflexionar, basándonos en el material previamente trabajado.

 

La semana que viene seguiremos trabajando en esto, en el siguiente encuentro lo que haremos será intercambiar la información entre grupos, así todos conseguimos aprender más sobre el tema.

 

Por otro lado, recordar que ¡¡el monográfico de marketing digital está a la vuelta de la esquina!! Estamos trabajando muy duro en GAZE y esperamos que todo salga genial. Como ya sabéis el taller se va a desarrollar de una forma muy dinámica, se va a fomentar la participación de os/las asistentes y así dando la forma de aprender sobre el marketing digital. No olvidéis que habrá un catering buenísimo!!

 

El taller tendrá lugar en la UPV/EHU en la facultad de Economía y Empresa, en la sala de estudio del primer piso, el próximo martes 23 de Febrero de 16:00 a 18:00.

 

Os agradeceríamos que pudierais confirmar vuestra asistencia en el siguiente correo, gaze.kaleidoskopio@gmail.com.
¡Animaos!Archivo_000 (1)

Inpaktua sare sozialetan

Sare sozialak gaur egungo gizarteko ardatz bihurtu dira, komunikatzeko kultura berri bat sustatu dute eta. Pertsonek eta erakundeek hartzen dute bertan parte,  eta besteengan sortzen dugun irudiaren isla dira.

Aukera oso zabala da, baina ezagunenen artean Facebook, Twitter, Instagram, Youtube, Google+ eta Pinterest daude. Denek zerbitzu antzekoak eskaintzen dizkigute: argazkiak igo eta  iruzkinak argitaratu. Hala ere, bakoitzak bere funtzio zehatza du: Facebook bisibilidadearekin lotzen dugu, Twitter dialogoarekin, Instagram gure produktuaren irudiarekin…  Argi izan behar dugu zer erakutsi nahi dugun eta  horren arabera aukeratuko dugu biderik egokiena.

redes-sociales-mas-utilizadas-empresas

Aspektu garrantzitsu bat sortzen dugun inpaktuaren neurketa da. Hori dela eta, sare sozial gehienetan aurki dezakegu estatistikei buruzko atal bat. Nahiko erabilgarria izan badaiteke ere, askotan nahiko informazio mugatua eskaintzen digute. Hona hemen doako hainbat tresna, funtzio desberdinetan zentratzen direnak:

  • Google analytics: ezagunena da, hainbat funtzio interesgarri eskaintzen ditu. Horien artean gure bisiten jatorria ezagutzea, fideltasuna aztertzea eta hitz klabeen erabilera hobetzea.
  • Mention : Izenak dioen bezala, guri buruz non eta zenbat ari diren hizketan erakusten digu. Sarean guri buruz egon diren aipamenak biltzen ditu.
  • Topsy: Twitter-erako soilik balio du, baina oso ekarpen garrantzitsua eskaintzen du. Tweet bilatzaile bat da, edozein hitz edo link sartuta horiei buruz egon diren argitalpen guztiak erakusten dizkiguna.
  • Social Bro: Hau ere Twitter-erako da. Gure jarraitzaileei buruzko informazioa sortzen du, hauen jatorria, hizkuntza, adina eta bestelakoak erakutsiz. Twitteatzeko ordurik onena ere proposatzen digu.
  • Hootsuite: Azken honek gure kontu guztiak antolatzen laguntzen digu. Bertatik gure sare guztiak kontrola ditzakegu, eta hauei buruzko errendimendu informeak eskaintzen dizkigu.

Ez ahaztu hauen bidez lortutako datuak kalkulu orri batean gordetzen! Ez dugu informazioa alferrik aztertu nahi eta… Animatu zaitezte horrelako tresnak aplikatzera zuen jardueretan, oso erabilgarriak izango dira zuen inpaktua zabaltzeko orduan!

 

Hau martxan doa!

Hasi berri gauden arren, GAZEn lan giroa nabaria da. Astebetez gure lan taldeekin lanean igaro ondoren emaitzak agertzen hasi dira. Gure eginbeharrak oso desberdinak izan arren polita izan da denak geurean buru-belarri genbiltzala ikustea.

Talde batzuk abiatu besterik ez dira egin, bakoitzak gure helburu eta datak ditugu eta. Logoaren, web orrialdearen eta tailer monografikoaren taldeek ia bukatu dute jada haien eginbeharra.

Alde batetik, lehentasuna ziren Kaleidoskopioren logoa eta gaze:kaleidoskopioren orrialde berria egitea. Ongi komunikatzeko eta geure burua jakitera eramateko talde bezala dugun irudiak eta sareetan dugun presentzia oso garrantzitsua iruditzen zaigu eta. Honen inguruan ere asko mintzatzen ibili gara, guk eta beste edozein taldek Facebook edo Twitter bezalako sareetan eduki dezaken eraginaren inguruan.

Honen harira, tailer monografikoko kideei gutxi falta zaie marketing  digitalaren inguruan egingo dugun tailerra antolatzen bukatzeko. UPV-EHUko enpresa ikasketen fakultatean izango da eta hitzaldiez gain, dinamikak eta aperitibo bat ere egongo dira. Otsailaren 23an izango da, arratsaldeko 4etan.  Animatu zaitezte!

IMG_3698

Iñauterietan ere lanean!

Inauteriak gora behera eta hainbat Gazekide Tolosar ditugunez, 30 Gazekidetik 15 elkartu gara gaur, horrenbestez saio zertxobait berezia izan da gaurkoa. Lehen minututik aurreko astean egindako taldeetan banatu gara eta talde bakoitza bere eginbeharrean jarri da: batzuk logoaren azken detaileak diseinatzen, besteak tailer monografikoaren antolakuntza aurreratzen eta besteak eragile sozialekin kontaktuan jartzen.

Saioaren erdialdera dinamika bat egin dugu. Bi taldeetan banatu gara. Dinamikaren muina Gazekide batek pertsona ospetsu bat deskribatzean eta imitatzean izan du oinarria eta bere taldekideek pertsona hori zein den asmatu behar zuten. Benetan dibertigarria izan da denontzat.

Dinamika amaitu ondoren berriro ere taldeetan banatu gara bakoitzaren zereginak aurrera eramaten. Amaiera aldera etxean egin beharreko zereginak zehaztu ditugu.

IMG_2929

En pleno lunes de carnaval y teniendo algunos Gazekides Tolosarras hoy nos hemos juntado 15 miembros de Gaze. Desde el principio nos hemos repartido en los grupos realizados la semana pasada y cada grupo se ha puesto en marcha con el trabajo correspondiente: unos diseñando los últimos detalles de los logos, otros organizando el taller monográfico y otros poniéndose en contacto con los agentes sociales.

En mitad del trabajo nos hemos juntado todos los miembros para realizar una dinámica en dos grupos. La dinámica consistía en que uno de los miembros del equipo debía explicar e imitar a sus compañeros de equipo una persona famosa que se le había indicado en un post it y los compañeros acertar quien era esa persona. Ha sido realmente una actividad muy divertida para todos.

Después de la dinámica hemos vuelto cada Gazekide a su grupo a seguir realizando su trabajo. Antes de acabar la jornada hemos determinado cuáles eran las tareas a realizar en casa.