Nor gara?

 

logo GAZE_sin web

Zer da?

GAZTE EKINZALE (GAZE) programa 2008an sortu zen, eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko goi-hezkuntzako ikasleen artean (UPV/EHU, Mondragon Unibertsitatea, Deusto, TECNUN eta TKNIKA) kultura ekintzailea sustatzea du helburu. Helburu hori betetzeko, hainbat esku-hartze gauzatzen dira GAZE programaren barruan:

  • Sentsibilizazioa garatzeko jarduerak goi-hezkuntzako ikasleek osatutako gizarte-sare batetik abiatuz.
  • Ekimenaren zentzuarekin eta ekintzailetzarekin lotutako konpetentzien curriculum-inkardinazioari dagozkion esku-hartzeak.
  • GAZE programa eta ekimenaren zentzua goi-hezkuntzan ebaluatzeko jarduerak.

(…)

Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuak bultzatzen du GAZE, eta gure lurraldeko 5 erakundek parte hartzen dute bertan: Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), Mondragon Unibertsitateak (MU), TECNUN Ingeniarien Goi Mailako Eskolak, Deustuko Unibertsitateak eta TKNIKA lanbide heziketarako sareak.

Partaidetza, pluraltasuna, konpetentziak eta kultura; lau dimentsio horien baitan egituratzen da GAZE programa, gobernantzaren oinarrizko printzipioen arabera kudeatzen dena.

Sentsibilizazioa eragin eta programaren barnean egiten diren jarduerak ezagutzera emateko lanabes gisa, bloga jarri genuen abian. Blog honetan aurkituko dituzuen edukiak, GAZErekin Lankidetzan ekimenean parte hartzen duten ikasleek prestatzen dituzte, egitasmo honen Idazkaritza Teknikoan lan egiten duten profesionalen laguntzarekin, betiere.

 


Partaideak

Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU), Mondragon Unibertsitatearen (MU), TECNUN Ingeniarien Goi Mailako Eskolaren, Deustuko Unibertsitatearen eta TKNIKAren elkarlanaren emaitza da GAZEmartxan proiektua.

Gipuzkoa ekintzaileagoa egin nahi dugun hainbat ikaslek osatzen dugu GAZE. Proiektu honetan, gazteak gara protagonistak. Gure artean bildu eta buru-belarri aritzen gara, besteak beste, ekintzailetza sustatzen, zuen proposamenak jasotzen eta, batez ere, harremanak egiten, tartean lagun pila bat. Gure asmoa sare sozial bat eratzea da, bertan, Gipuzkoa ekintzaileagoa irudikatzen duen edonork parte har dezan.

Alor eta giro ezberdinetatik gatoz: bai unibertsitatetik (Biologia, Arkitektura, Psikologia, Gizarte Hezkuntza, Informatika, Ingeniaritza…), bai formakuntza zikloetatik (Diseinu Grafikoa, Administraritza eta Finantzak…). Gure artean denetik dago: ideologia, pentsaera eta janzkera guztietakoak; ikasle finak, alferrontziak, marrazoak, iraultzaileak, printzesak eta igel berdeak ere bai. Guztiak batzen gaituena gure ideiak gauzatzea erraztuko digun herrialde batean bizitzeko gogoa da.

Gure inguru akademikoan jarrera ekintzailea hedatu nahi dugun pertsona proaktiboak garela esan genezake, hortaz.

Zertan sinesten dugu?

Ekintzailetzari buruz gure iritzia hau da:

– Ekintzaile izatea iniziatiba edukitzea da eta, bide batez, gure bizitzaren protagonistak gu geu izatea.
– Pertsona guztiak izan gaitezke ekintzaile, eta ekintzaile izateko modu asko daude.
– Ekintzailetza, ideiak gauzatzea da, eta ekinez ideia berriak asmatzea.
– Ekintzaile izateko, ezinbestekoa da harremanak egitea eta sare sozialak eratzea.
– Ekintzaile izateak pauso bat aurrera ematea eskatzen du.

Nola egiten dugu?

Elkartu eta hitz eginez. Gure ikastegietara joaten gara eta bertan antolatzen dugu gure lana. Sare sozialak sortzen ditugu eta zer egin zehazten dugu. GAZEn guztiok dugu toki bat, zereginen bat edo arduraren bat. Batzuetan errazagoa izaten da, beste batzuetan hainbat oztopori aurre egin behar izaten diegu… baina aurrera egiten dugu.

Erabiltzen dugun formula oso sinplea da: jende ezberdina elkarrekin lanean jartzen dugu. Ingeniariak filosofoekin, pertsona ‘karratuak’ artistekin… Sinergia, berez, sortzailea dela uste dugu, eta sormenak balio erantsia ematen diola egiten dugun lanari.

Proposamenak jasotzeko, berriz, e-mail bat (gaztekinzale@gmail.com) eta telefono bat (943 018421) helaraziko dizkizuegu.

EGINDAKOAK:

Antolatzen ditugun ekitaldietan, proposamenak jasotzeko tarte bat ireki ohi dugu. Proposamen horiekin txosten bat egin ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiari aurkeztu genion. Arduradun politikoei frogatu nahi diegu Gipuzkoako kultura ekintzaileak bultzada bat behar duela eta eskakizun horren atzean goi-mailako ikasleria dagoela.

ETA ORAIN, ZER?

Profil ezberdinetako jendea ezagutu nahi dugu. Proiektuak elkarrekin gauzatu ahal izateko sare sozial bat osatu nahi dugu horiekin. Lurralde hobea eraiki nahi dugu, eta helburu horrekin ari gara, proposamenak egiten, erabakiak hartzen, ekiten…

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s