GAZEkideak 2016

01 OLAIA ETXEBERRIA

Kaixo, Olaia Etxeberria naiz,
22 urte bete berri ditudan neska Irurarra. Antolakuntzako Ingenieritzan dihardut duela hiru urtetatik, aurtengoa dut azkena beraz eta Udaberri Dantza taldeko dantzaria naiz. Bidaiatzea, abentura berriak bizitzea eta jende ezagutzea ditut atsegin, motxila bidelagun dudalarik.

02 AMAIA IRAUNDEGI

Amaia Iraundegi nauzue, 21 urteko donostiarra. Ingeniaria bihurtzeko bidean naiz, Tecnunen mekanika eta diseinu industriala ikasten ditut. Saltsera hutsa naizela diote guztiek, arrazoia ez zaie falta…Kulturazale amorratua, antzerkian ibili naiz urte askoz hainbat proiektutan. Gehien maite dudana: jatea eta bidaitzea.

03 SARAI GOMEZ

Kaixo! Ni Sarai naiz, 24 urte ditut eta Irunen bizi naiz. Kimikako ikasketak egin ditut Euskal Herriko Unibertsitatean. Neure burua honela ikusten dut: langilea, alaia, saiatua, ikasteko gogoekin … Horregatik nire denbora librean hainbat ekintza egin ditut: eskaut talde batean egon naiz, musika ikasi dut, eskubaloi talde batean parte hartu dut, etab. Proiektu honetan parte hartzeko dudan motibazio nagusia aisialdi taldeetan ikasitakoa garatzea eta lantzea da , baita eta gauza berriak ikastea ere.

04 IZARO TOLEDO

Izaro Toledo Retegi naiz, 23 urte ditut eta, lehengo urtean nire bihotz zatitxo bat Argentina iparraldean utzi banuen ere, oiartzuarra naiz. Amaitu berri dut filosofiako gradua EHUn, baina ez naiz filosofoa. Dena den, espero dut urte askotan jarraituko dudala jakintzarekiko maitale izaten eta helduko naizela noizbait ilusio hori nire ikasleei kutsatzera. Ikaragarri gustatzen zait mendira joatea, baita itsasoaren koloreak entzutea ere, baina, batez ere, denboraren zentzua galduta oinez ibiltzea dut maite.

05 MALU LANDABEREA

Aupale! Ni malu naiz, 19 urteko Oiartzuarra. LEINN gradua ikasten dut eta hori dagokienez oso pertsona aktiboa eta ameslaria naiz. Natura maite dut, haize garbia, animaliak, berdea, ixiltasuna, eta baita kontrakoa ere! Saltsera naiz baino ikasteko grina ez dut iñoiz galtzen. Hizkuntzak ditut gustuko eta baita bidaiak ere! Hori dagokionez, izugarri gustatzen zait kultura eta jende berria ezagutzea, hori naiz ni!

06 EKAITZ BEZUNARTEA

Ekaitz Bezunartea naiz, Legazpiko hemeretzi urteko tipo dinamiko, kirolari, alai eta langilea. Kirolen arloari dagokionez, nire herriko futbol taldean jokatzen dut (Ilintxa S.D.). Horretaz gain, txiste txarren fanatikoa naiz, eta bide batez pentsatzen dut jendea alaitzeko, pozteko eta Motibatzeko gaitasuna dudala. Egun, Gizarte Hezkuntzako bigarren maila burutzen ari naiz Donostiko UPV-n.

07 GORKA OTERMIN

Gorka naiz, 20 urte ditut eta Deustoko Donostiako kanpusean ADE eta Ingenieritza Informatikoko gradu bikoitza ikasten ari naiz. Oso pertsona alaia eta jendekina naiz. Horregatik, unibertsitateaz gain egiten ditudan jardueren adibide dira: 15 urteko gazteen begiralea naiz eta ESME izeneko junior enpresa batean lan egiten dut. Horretaz gain, asko gustatzen zait bidaiatzea.

08 JON ALONSO

Jon Alonso naiz, 20 urteko Tolosarra. EAZ + ingeniaritza informatiko graduko ikaslea naiz deuston. Nire afiziorik handiena musika da, denbora asko ekaintzen diot astean zehar hainbat motako bandatan jarduten. Bestalde, ESME junior empresan nabil lanean hainbat proiektu burutzen eta egunero zerbait berria ikasten. Bidaiatzea ere asko gustatzen zait eta kultura eta bizimodu ezberdinak ezagutzea. Gaze erronka berri bat dat da niretzako, ilusio handiz burutuko dudana.

16 MAIARA MARTH

Geisiane Maiara Marth, brasileña de 22 años apasionada por aprender y vivir nuevas experiencias. Escritora, con experiencia en el mundo del emprendizaje, poesía, cultura y teatro. Afán de crear y compartir.

Processed with VSCOcam with c1 preset

Leire Jauregi naiz, 20 urteko neska legazpiar bat eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Ingeniaritza Informatikako gradu bikoitza ikasten ari naiz Deustuko Unibertsitatean. Neska alaia eta eskuzabala kontsideratzen naiz, nahiz eta batzuetan nahiko burugogorra izan. Nire zaletasunen artean futbola eta moda aurkitzen dira. Gainera, kamara eskutan hartuta munduan zehar bidaiatzea gustatzen zait, toki ezberdinetako kultura eta bazterrak aurkituz, ezagutuz eta ikasiz.

11 AMAIA ZUMEAGA

Kuriosa, gertukoa eta sormen handiko pertsona izatea bilakatzen dute Amaia, komunitate sortzaile eta ekintzaile glokalean. hainbat programa ezberdinen sortzaile eta dinamizaitzaile izan da, kolektibo ezberdinei kultura bat sortzeko eta beraien ingurua hobetzen laguntzeko helburuarekin. Berarentzako garapenerako gakoa batasunean dago.

12 MARTIN ZOZAYA

Martin Zozaya, 21 urteko Donostiarra. Tecnumen, Antolakuntza Industrialeko ingenieritzaren 4.urtean eta Estokolmon 5 hilbete izana erasmus programarekin. Kirolaria, bidaiatzea, marraztea, lagunekin egotea gustoko beste ekintza askoren gainetik. Pertsona alaia eta langilea, humore ironikoa ezugarritzat duena.

13 ANE VILLAVERDE

Ane nauzue, 23 urteko arkitektura ikaslea. Hernanin bizi naiz baina ahal dudan guztitan hemendik kanpo bidaiatzen dut esperientzia berrien bila. Asko gustatzen zaizkit hiri kaotikoak eta kale extuak, mendi akanpadak eta kuadrila bazkariak. Arkitekturaz gain, nire pasioak argazkilaritza eta musika dira. Orain txalapartarekin nabil hasiberri, ttakun-ttakunean.

14 LIDE GIL

Lide naiz, 20 urte ditut eta San Pedron bizi naiz. Niri buruz, zer esan… mundu guztia bezelakoa kontsideratzen naiz, pertsona desberdin asko biltzen baititut nire barruan, baino era berean bakarra baitnaiz. Alaia eta lasaia naizela esango nuke, nahiz eta askotan ateratzen ez dudan genio txarra izan. Far egitea oso gustuko dut, lagunekin egotea eta bizipen desberdin guztietaz disfrutatzea.

15 JON ODRIOZOLA

Jon Odriozola Alonso naiz. 22 urte ditut eta Azpeitian bizi naiz. Joan den urtean Ingeniaritza Zibileko gradua amaitu nuen Donostiako eskola politeknikoan eta urte honetan irakasle izateko masterra egiten ari naiz. Korrika, mendia, bidaiatzea eta bizikleta egitea oso gustuko ditut, eta horretaz gain, lagunekin egotea oso gustukoa dut.

09 Joanes Lameirinhas

Joanes Lamerinhas naiz, Baztanen jaioa baina egun Donostiako hiritar, EHUn Psikologiako Graduko lehen maila burutzen dabilen gaztea. Nire akatsak izan arren, alai, egiati eta esperientzia berriak bizitzeko joera duen pertsonatzat hartzen dut nire burua. Eta etorkizuneko psikologo legez, eztabaidatzeko eta behar duenarentzat beti prest!

17 ZUAZOLA SANTILLAN

Laura zuazola naiz, 21 urte ditut, bi aste barru 22, eta ingeniaritza industrialeko laugarren mailan nabil. Jaiotzez zarauztarra naiz baina nire hobby handiena bidaiatzea da eta beraz leku anitzetan bizi izan naiz. Detroit-etik bueltatu nintzen duela hilabete, bertan egin baitnuen Erasmusa. Oso pertsona positiboa eta alaia naiz, une oro edozeinekin hitz egitea gustoko duena.

18 ANE ITURZAETA

Ane Iturzaeta naiz, Donostian bizi den 21 urteko beasaindarra. Pertsona alaia, eskuzabala eta positiboa kontsideratzen naiz, aurreko urtean GAZEn bizi izan nuen esperientzia errepikatzeko irrikitan dagoena. Nire zaletasun handiena bidaiatzea da, aukera dudan bakoitzean beste herrialde batera alde egitea gustatzen zait. Musika ere asko gustatzen zait, pianoa eta gitarra jotzen ditut. Baina ezin dut ahaztu nire pasio handiena: txokolatea!

19 ANE SARRIEGUI

Kaixo!! Ane Sarriegui Barreiro naiz, 1995an jaiotako donostiarra. Donostiko EHU-n ADE estudiatzen ari naiz, 3. mailan jadanik. Bestalde, umeei eskolako klaseak ematen dizkiet. Ikasketak bukatzean bidaiatzea ere gustatuko litzaidake, beste kultura eta bizimoduak ezagutzeko asmoz. Nire gustuei dagokionez kirolari amorratua naiz, egunero kirolen bat praktikatzen dut, ikaragarri gustatzen zaidalako. Bestalde irakurtzea ere gustuko dut, erlaxatzeko modu hoberena dela uste dut.

 

20 KATRIN BERGUA

Kaixo! Ni Katrin naiz, 19 urte ditut eta Donostian bizi naiz. Gogoko ditudan gauzen artean futbola, hizkuntzak, musika entzutea eta marraztea daude. Ziur nago hasiera batean lotsatia naizela pentsatuko duzuela, baina, denborarekin hori horrela ez dela ikusiko duzue. Oso mugitua eta alaia naiz, eta beti alde batetik bestera nabil, horrelaxe iritsi naiz GAZEra esperientzia berri baten bila.

 

21 ANDONI IPARRAGIRRE

Andoni Iparragirre naiz. Easo instituto politeknikoan automatizazio eta robotika industrialeko goi-mailako ziklo bat ikasten ari naiz. 1993ko martxoaren 9an jaio nintzen, Lazkaon bizi naiz, eta martxoan Irizar enpresan hasten naiz praktiketan. Mutil alai eta langilea naiz. Eta proiektu honetna parte hartzeko aukera dudanez, gogotsu ekingo diot.

 

22 MIKEL RODRIGUEZ

Ni Mikel Rodriguez naiz, 20 urte dauzkat, Andoaingoa naiz eta ADE eta Informatika ikasten ditut DBSn. Ingelesa ikasten dut eta etorkizunean Italiera ikastea ere gustatuko litzaidake. Kirolak asko gustatzen zaizkit, batez ere futbola, snowboarda eta padela, baita ere familia eta lagunekin egotea, bidaiatzea (Hawaiera eta Alaskara joatea gustatuko litzaidake), zinea eta animaliak. Ekonomia, informatika, politika eta berrikuntzaren inguruko gaietan daukat interesa.

 

23 MADDI MARKO

Kaixo! Ni Maddi Marko naiz, 20 urteko Igeldotarra eta gaur egun Gizarte Antropologia Graduko ikaslea EHU-n. Besteak beste, kurioso xamarra naiz jendeak dituen ohitura eta jokabideen inguruan (nire ikasketek laguntzen dute jakin-nahi hau betetzen!) eta gustuko dut irakurtzea, bidaiatzea baino merkeago ateratzen zaidala eta. Txiste txarren egile, erraz erosiko nauzu txokolate beltzezko tableta batekin.

 

24 LUCIA LOMAS

Nire izena Lucia Lomas da eta 21 urteko donostiarra naiz. Tecnunen ikasten dut eta Antolakuntza Industrialaren Ingenieritza gradua bukatuko dut aurten. Nire denbora librean lagunekin egotea eta kirolean aritzea dut gustoko, batez ere saskibaloia. Horrez gain, bidaiatzen eta jende eta kultura berriak ezagutzen disfrutatzen dut. GAZEn parte hartzea erabaki nuen, jende ezberdina ezagutzeko modu on bat iruditzen zaidalako, denok batera Gipuzkoan kultura ekintzailea sustatzen laguntzeko.

 

25 SAIOA MARTINEZ

Nire izena, Saioa Martinez. 29 urte ditut eta bergaratarra naiz. Ingurumen teknikaria eta paisajismoan masterduna izanik, momentuan administraritza eta finantzetako goi mailako zikloa ari naiz ikasten Bergarako Miguel Altuna Institutuan. Beti irribarretsu eta nahiko berritsu, kirolzale eta bidaizale amorratua naiz eta motxila esperientziez betetzeko hurrengo abenturari ekiteko prest nago!

26 PATRICIA ESPINOSA

Soy una persona inquieta, alegre y con ganas de hacer bien las cosas. Me encanta viajar y conocer gente…¡Ah! y comer, cocinar y todo lo que tenga que ver con comida también. Estoy deseando conoceros a todos!!!

 

27 BEÑAT AZALDEGI

Beñat Azaldegi Lakuntza dut izena, 21 urte ditut eta Tolosan bizi naiz. Zuzenbide ikasketak egiten hasi nintzen 2012an eta horretan dihardut gaur egun ere, 4. maila amaitzen ari bainaiz. Saltsero hutsa naiz izatez, eta GAZE proiektuan ni bezalako hainbat lagun topatuko dudan uste osoa daukadanez, lanean hasteko eta ekimenak antolatzeko gogotsu nago!

 

 

 

28 MARIA MARKIEGI

Maria Markiegi naiz, 20 urte ditut eta zarauztarra naiz. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradua ikasten ari naiz Deustuko Unibertsitatean. Nire zaletasunei dagokienez, asko gustatzen zait bidaiatzea, dantzatzea, eskiatzea, irakurketa, zinema, musika… Asko interesatzen zait ekonomia, baita bizi garen gizartea aztertzea ere. Pertsona arduratsua eta aldi berean ameslaria kontsideratzen naiz, gainerako pertsonen lekuan jartzeko gaitasunarekin.

29 MARIA IRUZOZKI

Maria nauzue, Donostin bizi den Iruindarra. Lidergo Ekintzaile eta Berritzailea ikasten dut, eta Oreka elkartearen bitartez talde-proiektuetan aritzen naiz. Nire bizitzaren zati handiena hartu duen hobbia saskibaloia izan da. Baina orain, margoketa edo surfa bezalako gauza berriak egiten hasi naiz. Ahal dudan guztietan bidaiatzen dut.

30 GARAZI

Garazi nazue eta duela 22 urte jaio nintzen Gasteizen. Txikitan, bidaiatzea zer zen sentitu nuenetik, bizio oso polita hartu eta bizitzako gehien gozatzen dudan plazerretako bat da (inoiz utziko ez dudan bizio horietako bat jejejje). Psikologiako gradua ikasten nabil eta askotan, pertsonaje bat naizela entzun behar izan dudan arren, harrotasunez eramaten dut. 🙂  Laburbilduz, esperientzia berriak bilatzen eta aurkitzen dituen abenturazale zoriontsu bat naiz.