GAZEkonekt 2014!

Kaixo GAZEzalea!! Ezagutu nahi gaituzu?

gazekideak2014Ikasturte honetan, GAZEn, UPV-EHU, Mondragon Unibertsitatea, TECNUN eta TKNIKAko ikasleek hartzen dute parte.

Jakin nahi duzu ikasturte honetarako prestatzen ari garena zer den?

Aurten, GAZEkonekt Proiektuan BURUJABETZA dugu mantra, eta honen inguruan ekintzailetasuna eta berrikuntza soziala landuko dugu Gipuzkoako Goi-hezkuntzako ikasleei zuzenduta dagoen programa borobil baten bidez.

Ea zuek zer pentsatzen duzuen!

PRESTAKUNTZA ETA ESPERIENTZIAK

Eragile sozial ezberdinekin hasi gara lanean: Burutek-ekin eta Donostiako Liburutegi Nagusiarekin, hain zuzen ere. Apirilean bi eragile berriren berri emango dizuegu, beraz, aurrerago zehaztuko dizuegu informazio gehiago!

Martxoan, GAZEko tailer monografikoak antolatu ditugu: Martxoaren 19an “Ideiak proiektu bilakatzeko metodologia” jorratuko dugu A+g eta hainbat gonbidaturen eskutik; 26an, ordea, Naia Querejeta “Visual Thinking”aren inguruan arituko da.

IKERKETA ETA PRAKTIKAK

Aurten ere, zentro parte-hartzaile bakoitzaren “tripetan” murgilduko gara ekintzailetasunarekin eta berrikuntza sozialarekin zerikusia duten hainbat esperientzia eta proiekturen berri zuei emateko. Gauzak honela, esperientzia berezi batzuetan haratago joateko aukera izango dugu, praktika eta erakundeen arteko tailerren bidez.

Apirilean, TECNUN eta TKNIKA (Don Bosco) bisitatuko ditugu. Adi egon! Besteak beste, 3D inprimagailu bat martxan ikusteko aukera izango duzue!

LEHIAKETA ETA WORKSHOP CAFÉa!

Eta 2014ko nobedadea… tatatachán, tachán… EKINEZ BURUJABE! GAZEk antolatutako Ideia ekintzaileen I. Lehiaketa martxan jarriko dugu martxoaren bigarren hamabostalditik aurrera, non burujabetzarekin lotura duten ideia berriztatzaileak sarituko ditugun.

Ikasturtea pozik bukatzeko, ez galdu ekainaren 13rako antolatuko dugun ikasturte amaierako HITZALDI-TAILERRA. Ekitaldi honetara, GAZEkonekt Proiektuan parte hartu duten pertsona guztiak gonbidatuko ditugu, hilabete hauetan egin dugun lana aurkeztu eta partekatzeko. Gainera, Think in progress! WORKSHOP CAFÉan parte hartu ahal izango duzue, GAZEkideek eragile sozialekin egin duten lana gertutik ezagutu, eta Lehiaketan aukeratutako 3 ideia ekintzaileen inguruan jakin, eztabaidatu, eta zeuen ekarpenak egin ahal izateko. Hitzaldiarekin amaitzeko, EKINEZ BURUJABE! Lehiaketaren sari banaketari ekingo diogu, iufa!!!

Gogoratu! informazio eguneratua izateko, kontsulta ezazu gure BLOG-a, edo jarrai gaitzazu facebook-en eta twitter-en (@Gaztekinzale). 

 

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s