Lehiaketa 2016

GAZEKETA 2016: Amaierako Ekitaldia.

GAZEketaren finala izan genuen Donostia – San Sebastiánen UPV/EHUko liburutegian aurreko maiatzaren 19an. Aurtengo lehiaketaren gaia Anorexia eta Bulimia ez dira kapritxoa izan da. Bertan 6 talde finalista eduki genituen eta bakoitzak bere lana aurkeztu zuen epaimahaiaren aurrean. Aurkezpen guztiak oso desberdinak izan ziren, baina guztiak oso lan onak eta benetan hunkigarriak. Jarraian irabazleak sari banaketan:

  • 1.Postua: Enara Agirrezabala eta Unai Iradi.  P1040703

 

  • 2.Postua: Ainhoa Mendiluze

P1040698

  • 3.Postua: Lierni Lopez eta Iraide Miranda.P1040704

 


 

Lehiaketaren oinarriak (egin click): GAZEKETA 2.0 Oinarriak

Kaixo!

Dakizuenez, urtero GAZEk lehiaketa bat antolatzen du, GAZEKETA deiturikoa. Azken asteetan lehiaketa antolatzen aritu gara, eta iritsi da lehia zabaltzeko garaia. Gainera, azpimarragarria da lehiaketa zenbait berrikuntzekin datorrela esatea, beraz, biziki animatzen zaituztegu parte hartzera. Hona hemen informazio gehiago:

Zer nahi dugu zuregandik?

Gazteak gara, iniziatibadun gazteak gara. Gure eragin-eremua zabaldu nahi dugu, eta horretarako zure iritzia eta asmoak ezagutu nahi ditugu. Bai baitakigu zuk ere baduzula zer eskainirik gizarteari! Gauzak horrela, eta zure asmoen berri izateko, ideia lehiaketa bat antolatzea bururatu zaigu. GAZEKETA EUSOraintxe bertan, hainbat proiektu desberdin antolatzen ari gara, baina proiektu jakin baten antolaketarako interesatzen zaigu zure ekarpena, batik bat:  ACABE-rekin elkarlanean gabiltzan proiekturako. Jakingo duzuen bezala, ACABE, Elikadura Asaldurak dituzten pertsonekin lan egiten duen asoziazioa da.

Bai! Ongi entzun duzu: zurekin antolatu nahi dugu proiektua, zu baitzara zure ingurua ongien ezagutzen duena. Zeharo aberasgarri izango zaigu zure laguntza ACABE-rekin lanean gabiltzan proiektu hau, ikaslegoaren artean begi bistakoagoa egiteko. Alegia, Elikadura Asaldurak dituzten pertsona hauek zu bezalako ikasleei nola egin irisgarri eta erakargarriago kontatzea nahiko genuke, nola egingo zenukeen zuk ahalik eta jende gehienarengan inpaktua eta emozioa suertatzeko.

Eta zuk zer irabaziko zenuke?

Gure proiektuak gauzatzeko baliabideak dauzkagunez gero, lortuko zenukeen lehendabiziko gauza zure proposamenak egia bilakatu daitezkeela ikustea izango da. Baino badakigunez beste mota bateko errekonozimendua ere merezi duzula, bestelako sari batzuk ere eskainiko dizkizugu: Guztira 3 sari egongo dira: 600€ ditugu zuekin banatzeko. Horien barne, asteburutako irteerak edota abenturazko paketeak dauzkagu. Gainera, zure esku egongo da dirutan edo sari bereziko formatuan jaso nahi duzun erabakitzea!

Lehiaketaren xehetasun guztiak biltzen dituzten oinarriak orriaren amaieran aurki ditzakezue. Eman begirada bat!

 

 

 

 

Anuncios