Mugarik Gabeko Ingeniaritza

Mugarik Gabeko Ingeniaritza (MGI), garapenerako elkarlanean aritzen den Gobernuz Kanpoko Erakundea (GKE) da. Erakundea boluntario gisa dabilen jendeak osatzen du.

1994an sortu zen Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Arrasaten, betiere unibertsitate inguruan.

Egiten diren proiektuak, unibertsitatearekin elkarlanean antolatzen dira:

  • Bilbon, lankidetzaren sarrerarekin zerikusia duen ikastaro bat egiten da unibertsitate inguruko jendearentzat (aurten IXX. edizioa), baita mintegi bat ere, sakonagoa. Donostian, berriz, sentsibilizazioa eta hezkuntza lantzeko kurtso bat burutzen da urtero, aurten XI. edizioa izan delarik.

  • Haitin ere lankidetza proiektu bat dago martxan orain dela bost urtetatik, energia berriztagarriak erabiliz funtzionatuko duen osasun zentro baten eraikitzea. 2010eko lurrikarak asko zaildu zuen proiektua, baina amaitzear dago gaur egun.

  • Gradu amaierako proiektua lankidetza arloan egiteko aukera ere ematen dute. MGI-ko bolondresak, beste GKE batekin harremanetan jartzen dira, gure proiektua lankidetzan burutu dezagun. UPV/EHU-k duen Lankidetza Bulegoak bekak eskaintzen ditu horretarako.

Harrera oso ona du ikasle, irakasle eta ikasle ohien artean. Ikasle zirenean boluntario izandakoek, gerora ere, erakundean jarraitzen dute gehienetan.

Lehen aipaturiko ikastaro eta mintegiak, unibertsitateko edozein ikasleri daude zuzenduak, baina kanpoko jendeari ere irekiak daude. Diziplina anitzeko elkartea denez, haien nahia, jende ezberdinak parte hartzea da, ikasketa ezberdinetako jendearen kolaborazioak zeresan handia baitu garapenerako lankidetzan eta heziketan.

JENDEA PARTE HARTZERA ANIMATZEN DUTE, GIZARTEA MUGIARAZI ETA ELKARLANEAN ARITZEKO!

http://euskadi.isf.es/blog/?tag=mugarik-gabeko-ingeniaritza

http://www.isf.es/home/index.php

 

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s