GAZE 2013 taldea

GAZE 2t

Taldeko argazkia

2013 honetan GAZEko arrautza berdearen oskoletik irtendako kumaldiaren arrakasta
bistakoa da. Hona hemen, gure hiru ‘mosketariak’, elkarrekin. Langile itxura dute, ezta?
Julenek (ezkerretik eskuinera) koadernoa du eskuetan, Xabik, berriz, liburuak, eta Liernik unibertsitateko karpeta…
Martxoaren 4an atera genuen argazkia, Julenek San Frantziskora alde egin baino ordu
batzuk lehenago. Maleta egin gabe zeukan, eta horregatik atera zen aurpegi xelebre samarrarekin…

Julen Arrizabalaga

Julen Julen Arrizabalaga Gonzalez naiz, donostiarra, 1993an jaiotakoa. Nahiz eta donostiarra
izan, familia erdia Arrasatekoa dut. Kayak surfa praktikatzen dut (piragua berezi batzuekin
itsasoko olatuak surfeatzean datzan kirola), 2011n Mu nduko Txapelketako Junior Kategorian 1. postua lortu nuen, eta bertan, selekzioarekin ere, txapeldun izan ginen.
Horrez gain, Mondragon Unibertsitateko Lidergo Ekintzaile eta Berrikuntza (LEINN) graduko ikaslea naiz. Bertan, beste 10 lagunekin batera, Kibber izeneko enpresa bat sortu dugu, bertatik ikasi eta gure ametsak lortzeko bidea egiteko.

Zer gauzekin disfrutatzen dudan? Olatuak, itsasoa, askatasuna, janaria, barre egitea, abenturazko eleberriak irakurtzea, gizartearen inguruko berriak, bidaiatzea, natura, lo egitea, irabaztea, musika, Asterix eta Obelix…

Lierni Ortiz

Kaixo!!
Lierni Ingeniaritza Zibileko hirugarren mailako ikaslea naiz UPV/EHUn. Zegama izeneko herri txiki batetik nator, nahiz eta nire ikasketengatik Donostian bizi naizen astean zehar.
Nire zaletasunak asko dira, baina batzuk aipatu beharko banitu, kirola (baloi/pilota batekin jardun daitekeen edozein kirol, mendia, eskalada…), marraztea, bidaiatzea… azpimarratu beharko nituzke. 

Futbola nire zaletasun handienetako bat izanik, nire denboraren zati handienetako bat honetan jarduten dut. Areto-futboleko talde txiki batean jokatzen dut aspaldidanik, eta nik ikasi dudana erakustearren, neska talde bat entrenatzen aritzen naiz.
Datorren urtean, America Latina mugikortasun programarekin Txilera joateko aukera eman didate. Esperientzia berriak bizitzeko aukera bikaina iruditzen zaidanez, bi aldiz pentsatu gabe onartu nuen eskaintza.
Ilusio handiz hartu nuen GAZEko proiektu hau, denok barruan dugun pertsona ekintzailea ateratzeko aukera paregabea iruditzen baitzait. Baita guk zuei aterarazi ahal izatekoa ere!!

Xabier Sanchez

XabiXabi naiz, 22 urteko pasaitarra, Administraritza eta Finantzetako goi mailako graduko ikaslea. IES Xabier Zubiri-Manteo BHIn ikasten dut eta nire zaletasunen artean, irakurtzea, kirola, orokorrean, eta errugbia, zehazki, daude.
Leonardo eta Comenius proiektuetan parte-hartze aktiboa izan dut eta horiei esker ikuspuntu oso ezberdineko jendearekin taldean lan egiten ikasi dut.
Orain, ‘Kolabora’ lanetan, ikasitako guztia GAZE proiektuak suposatzen duen erronkan
irudikatzea daukat helburu.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s