GAZEkideak 2014

Ander Atorrasagasti (MU)

Ander

Ander Atorrasagasti Aizpuru naiz, 19 urte ditut eta Orion bizi naiz. Nire zaletasunetako bat eskubaloian jokatzea da Zarauzko Amenabar taldean eta kirol desberdinak ikustea ere gustuko dut. Unibertsitateari dagokionez, Lidergo Ekintzaile eta Berrikuntza (LEINN) graduko lehen mailan ikasten ari naiz Mondragon Unibertsitateak Irunen kokaturik duen Fakultatean. Loadinn Coop. izena duen gazte-asoziazio bat sortu dugu taldeko 17 ikasleren artean, eta gure helburua hainbat proiektu praktikan jartzea da, Learning by doing ikasketa-metodoan oinarrituz.

Aurtengo ikasturtean Finlandiako Salo hirian bi hilabetez bertako Unibertsitatean egon gara, proiektu desberdinak gauzatu eta beste herrialde bateko lan-ohiturez eta ikuspuntu desberdinez ikasiz. Finlandiako egonaldiko bitxikeria moduan, bertan 30 pertsona etxe berdinean bizitzeak ekarritako “eromena” litzateke, baina hein batean, gure artean hobeto ezagutu eta taldea sendotzeko balio izan digu.

Nire kasuan, GAZE Proiektuan parte hartzeko aukera dut ikasturte honetan, eta beste unibertsitateetan gertatzen denaren berri izateaz gain, talde desberdin batean proiektuak burutzeak dakarren esperientzia bizitzeko aukera izango dut. 

Mi nombre es Ander Atorrasagasti Aizpuru, tengo 19 años y soy de Orio. Una de mis aficiones es jugar a balonmano en el equipo Amenabar de Zarautz, y además soy aficionado a ver todo tipo de deportes. Por lo que respecta a la Universidad, estoy cursando primero de Liderazgo Emprendedor e Innovación (LEINN) en la Facultad de Irun de Mondragon Unibertsitatea. Este año hemos empezado a poner en práctica diferentes tipos de proyectos, y aprendiendo con el método finlandés Learning by doing, vamos avanzando paso a paso. Para hacer realidad nuestros sueños, hemos creado una asociación llamada Loadinn Coop. entre 17 jóvenes de diferentes características.

Este curso hemos estado durante dos meses en la Universidad de Salo (Finlandia), llevando a cabo diferentes proyectos y aprendiendo basándonos en sus hábitos y diferentes puntos de vista. Aparte de ello, el viaje nos valió para empezar a crear y fortalecer el equipo de trabajo.

En mi caso, este curso tengo la posibilidad de poder formar parte de GAZE, y además de informarme sobre lo que pasa en otras universidades, podré trabajar en otro grupo y ser parte de proyectos con alumnos/as de distintos centros educativos.

Mikel Beldarrain (TKNIKA)

Mikel

Kaixo!!

Mikel Beldarrain Lizarbe naiz, Goi-Mailako Lanbide Heziketako bigarren kurtsoan nago, eta Mantenu Elektronikoa ikasten dut Don Bosco GLHBIn. 31 urte ditut eta Errenterian bizi naiz.

Naturarekin erlazioa daukan guztia gustuko dut, eta baita berarekin zerikusia duten kirolak praktikatzea ere, adibidez, eskia, eskalada, e.a.

Momentu hauetan, ikaskide batekin, Android aplikazio batekin wifi bidez bideratutako zepelin bat garatzen ari naiz.

Bi ikasturte hauetan, 3D inprimaketa ezagutzeko aukera izan dut, eta nire inprimagailua eraikitzen ari naiz (Prusa¡2).

Gustuko dut GAZE, ekintzailetasunarekin zerikusia daukalako. Proiektu honetan, asko ikasteko itxaropena daukat, beste ikasle askori ikasitako guztia transmititu ahal izateko.

¡Buenas!

Soy Mikel Beldarrain Lizarbe, y estoy terminando el Grado Superior de Mantenimiento Electrónico en el IEFPS Don Bosco. Tengo 31 años y vivo en Rentería.

Me gusta mucho todo lo que tenga que ver con la naturaleza y también practicar todo tipo de deportes que tengan relación con ella, por ejemplo, esquiar, escalar, ir a por hongos, senderismo, etc.

En estos momentos, estoy llevando a cabo un proyecto -junto a un compañero- en el que vamos a hacer un zepelín dirigido por wifi mediante una aplicación Android.

Durante estos dos cursos he tenido la oportunidad de conocer el mundo de la impresión 3D, y ahora estoy construyendo una Prusa¡2.

Me gusta GAZE porque tiene que ver con el emprendizaje, y tengo la esperanza de aprender mucho en este Proyecto, para poder trasladarlo a otros/as muchos /as estudiantes de diferentes centros.

Luis Beracoechea (TECNUN)

Luis

Luis Beracoechea naiz, Mexiko Hirian jaio nintzen duela 22 urte, baina Donostian bizi naiz 8 urte nituenetik. Nire aita Donostiakoa da eta ni ere, dagoeneko, donostiar bat gehiago naiz. Txikia nintzenetik saskibaloira jokatzen dut. Zenbait torneo jokatu ditut, eta hainbat urtez, Askatuak-eko talde bateko kapitaina izan naiz. Saskibaloia nire grina izan da duela gutxi arte; body-board-a modu konstanteago batean praktikatzen hasi nintzenetik, ordea, itsasoan egotea asko gustatzen zaidala konturatu naiz. TECNUNen (Nafarroako Unibertsitatean) Ingeniaritza ikasten ari naiz, non nire grina aurkitu dudan energien munduan.

Gogoko ditut: Nire lagunak, lorpenak, istorio on bat, Bob Dylan, itsasoa, jatea, bidaiatzea, naturarekin harremanetan egotea…

Soy Luis Beracoechea, 22 años y nacido en México DF, pero vivo en San Sebastián desde los 8. Mi padre es de San Sebastián y yo ya me considero un donostiarra más. Desde muy pequeño empecé a jugar a baloncesto. He participado en varios torneos y fui el capitán, durante varios años, de una división del Askatuak C.B. El baloncesto ha sido mi pasión hasta hace muy poco, cuando empecé a practicar body-board (modalidad derivada del surf) de forma más constante y me di cuenta de cuánto me gusta estar en el mar. Soy estudiante de Ingeniería en TECNUN (Universidad de Navarra), donde he descubierto mi pasión por el mundo de las energías.

Disfruto con mis amigos, los logros, una buena historia, Bob Dylan, el mar, la comida, viajar, estar en contacto con la naturaleza…

Teresa Garay (EHU)

Teresa

Kaixo gaztiak! Teresa deitzen naiz, duela 5 urte Donostian bizi den eibartarra. Arkitektura ikasten dut Euskal Herriko Unibertsitatean, hau nire 5. urtea da, eta bukatzeko desiratzen eta penarekin nago, dena batera, jajaja…

Arkitektura ikasi baino lehen, Goi-Mailako modulu bat egin nuen Gasteizen. Oso oroimen onak etortzen zaizkit burura 7 urte hauetan pentsatzean: ikasi dudan guztiaz gain, ezagutu ditudan pertsona eta tokietan pentsatzean gauza onak bakarrik bururatzen zaizkit.

Modulua bukatzean, Lisboan egon nintzen praktikak egiten lau hilabetez. Bertan pasa nuen denbora ezin hobea izan zen. Oso gazteak ziren arkitekto batzuen estudioan egin nituen praktikak, eta estudioko kideek eta estudioak berak zelan funtzionatzen zuen ikusteak, bertan zeukaten giroak eta lan egiteko moduak, Arkitektura ikastera bultzatu ninduten; nahiz eta nahiko argi izan ikasten jarraituko nuela, bertan egoteak nigan eragin handia izan zuen. Gaur egun, pila bat eskertzen dut eman zidaten aukera, pelikula amerikarretan esaten den moduan, unibertsitateko urteak hoberenak baitira.

Niri buruz, orokorrean, ez daukat gauza handirik kontatzeko; tontakeriak egitea eta esatea asko gustatzen zait, kalean egotea ahal dudan denbora guztia, toki berriak ezagutzea… Musika eta arropa dira gustukoen ditudan gauzak; eskerrak, lehenengoa, nahiko bizio merkea den gaur egun, jeje… Izaeraz hitz egitean, nire lagunek oso ‘moñas’ naizela esaten didate, eta pixka bat negartia daukadan adinerako. Baina hori momentu puntualetan bakarrik, orokorrean nahiko alaia naiz eta batzuetan pesimista samarra iruditu arren, gauzak ondo irtengo diren susmoa edukitzen dut. 

Hola! Me llamo Teresa y soy de Eibar, pero desde hace 5 años vivo en Donostia porque estudio Arquitectura en la UPV. Este es mi quinto y último año, y tengo un lío de ganas y pena por terminar…

Antes de estudiar Arquitectura, hice un grado superior de Delineación en Vitoria-Gasteiz. Al pensar en estos 7 años que llevo estudiando, sólo se me ocurren cosas buenas: además de todo lo que he aprendido, me viene a la cabeza toda la gente y sitios que he conocido.

Al terminar el módulo, estuve de prácticas en Lisboa cuatro meses; el tiempo que pasé en aquella ciudad fue genial. Estuve en un estudio de Arquitectura cuyos socios eran todos muy jóvenes, y lo que aprendí, el trato que me dieron y la manera de funcionar del estudio fueron las razones que me animaron a decidirme -de forma definitiva- a estudiar Arquitectura, de lo que hoy me alegro, porque como dicen en las pelis americanas, parece verdad eso de que los años universitarios son los mejores.

En cuanto a mi personalidad, no hay gran cosa que decir; mis amigos/as me dicen que soy bastante ‘moñas’ en general, y demasiado llorica para la edad que tengo. Podría ser, pero esto sólo es en momentos puntuales, en general soy bastante alegre, y aunque a veces parezca algo pesimista, en el fondo siempre tengo el presentimiento de que todo va a salir bien. 

Goizalde Gonzalez (EHU)

Goizalde

Kaixo!

Goizalde naiz, Lekeitiokoa. 22 urte ditut eta Donostian bizi naiz astean zehar, EHUko Erizaintzako 3. maila berton egiten ari naiz eta. Oraintxe bertan bukatu ditut Donostiako Ospitalean nituen praktikak, baina bi aste barru, Gipuzkoa eraikinean hasiko naiz berriz ere, azterketak bukatu ondoren. Goi-Mailako Lanbide Heziketako titulua ere badaukat, Ingurugiro Osasunean.

Zaletasun ugari ditut, baina batzuk azpimarratzekotan, lagunekin irtetea, marraztea, bidaiatzea, irakurtzea, bizikleta, musika eta paseoak ematea aukeratuko nituzke.

GAZE Proiektura gogobetez nator, uste dudalako denok dugula ekintzaile bat barruan eta atera beharko genukeela. Nik nirea ateratzeko ahal dudan guztia egingo dut, eta besteok ere ateratzera animatzen zaituztet. Izan ditugun lehen bilerak oso alaiak eta dibertigarriak izan dira, tailer hauen itxura oso ona iruditu zait, eta indar askorekin hartuko dut proiektu hau, jende horren jatorrarekin lan egitea oso atsegina delako.

Lehen esan bezala, bizkaitarra naiz eta horregatik taldean kolore ezberdinak sartzeko nator, dena txuri-urdina ez izateko eta herrialde bien arteko ‘pikea’ alde batera uzteko, denok euskaldunak baikara! 😉

¡Hola!

Soy Goizalde, de Lekeitio. Tengo 22 años y, entre semana, vivo en San Sebastián, ya que estoy cursando tercero de Enfermería en la UPV. Acabo de terminar mis prácticas en el Hospital Donostia pero, en dos semanas, una vez terminados los exámenes, vuelvo a empezar en el edificio Gipuzkoa. También tengo el título de Grado Superior de Salud Ambiental.

Tengo amplias aficiones, pero si tuviera que remarcar unas, serían salir con los amigos, pintar, viajar, leer, pedalear, la música y pasear.

Vengo llena de ganas y motivadísima al Proyecto GAZE, ya que creo que todos tenemos un emprendedor en nuestro interior y que tendríamos que aprender a exteriorizarlo. Yo, por mi parte, pienso hacer todo lo que esté en mi mano para explotar el mío, y os animo a que hagáis lo propio. El primer contacto que hemos tenido gracias a las reuniones ha sido muy agradable y me he divertido. Los talleres pintan muy bien, y estoy cogiendo el proyecto con verdaderas ganas, ya que trabajar con gente tan agradable es todo un placer.

Como ya he dicho antes, soy vizcaína, por lo que vengo al grupo a meter un poco de colorido, para que no todo sea azul y blanco y para dejar de lado el pique que hay entre nuestras provincias; al fin y al cabo, ¡todos somos vascos! 😉

Igor Montuschi (EHU)

Igor M

Kaixo denoi!!

Igor Montuschi naiz, 19 urte dauzkat eta donostiarra naiz. Nire abizenean ikus daitekeen moduan, ez da hemengoa, Italiakoa baizik, beraz, euskal eta italiar odolak ditut nahastuak. Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako ikaslea naiz EHUn, eta horren ondorioz, Eibarren bizi naiz astean zehar, han baitago Unibertsitatea. Egon naizen GKEetan izan dudan esperientzia oso aberasgarria izan zait eta esperientzia horiek aurtengo taldearekin partekatzea gustatuko litzaidake.

Nire zaletasunen artean, bidaiatzea azpimarratuko nuke, urteak pasa ahala nire pasioetako bat bihurtzen ari delako; adibidez, udara honetarako, Andaluziatik autokarabana batekin bidaiatzea antolatzen ari gara. Bestalde, surfean lagunekin aritzea oso gustuko dut, eta horretaz gain, mendia, irakurketa eta musika nire afizioen artean sartuko nituzke.

Ilusio handiarekin hartu dut GAZE Programa, eta gogo handiak dauzkat proiektuak eta ekintzak aurrera eramateko.

¡¡Hola a todos/as!!

Soy Igor Montuschi, tengo 19 años y soy donostiarra. Como se puede apreciar, mi apellido no es de aquí, sino de Italia; así que tengo una mezcla de sangre italiana y vasca. Soy estudiante de Ingeniería de Energías Renovables en la UPV-EHU, y a causa de esto resido en Eibar entre semana, ya que la Universidad está situada allí. La experiencia que he obtenido en las ONGs con las que he estado me ha sido muy fructífera y me gustaría compartir esas experiencias con los/as compañeros/as de este curso.

Dentro de mis aficiones subrayaría la de viajar, ya que a medida que pasan los años, está resultando ser una de mis pasiones; por ejemplo, para este verano, estamos preparando un viaje con autocaravana por Andalucía. Por otro lado, me gusta mucho salir a surfear con mis amigos y, entre otras aficiones, destacaría el monte, leer libros y la música.

Tengo mucha ilusión para afrontar el Programa GAZE, y vengo con muchas ganas de llevar adelante los proyectos y actividades.

 Igor Sañudo (TKNIKA)

Igor

Igor naiz, 23 urte dauzkat eta Turismoko bigarren maila ikasten ari naiz Donostiako Zubiri-Manteon. Pozik nabil, gustuko ditudan gauzak egiten ari bainaiz: GAZE Proiektua, Turismoko ikasketak…. eta laster praktikak! Hilabete bat baino gutxiago falta da praktikak hasteko, gaizki ordaindutako lana aurkitzeko aukera… guztion ametsa, ezta? Hala ere, gustura hartu dut proiektu hau, jende interesgarria topatu dut bertan, eta nire etorkizunerako emaitza onak ekartzea espero dut.

Me siento feliz. Estoy en una etapa de mi vida en la que siento estar haciendo cosas que me llenan, que me gustan y que espero que sean útiles en mi futuro. Con 23 años, ya voy por mi segundo grado de Formación Profesional, y aunque no me apasiona estudiar, estoy contento con mis estudios; por fin he podido aplicar uno de mis ‘hobbies’ a un aspecto más profesional: el turismo. Mi placer es viajar, descubrir mundo, abrirme fronteras y conocer gente; es un sueño que persigo constantemente.

Adoro los animales, de hecho, cuanto más conozco a las personas, más me gustan los perros, y aunque no tengo ninguno, he tenido el placer de compartir mi vida con un viejo amigo que hace poco se despidió de mí para siempre.

Soy un apasionado de la cocina, hago mis pinitos, pero sobre todo, el papel de ‘catador’ es el que más me gusta, y soy fan de la ‘re-cena’.

Aunque a veces parezca de piedra, yo también lloro con alguna película que otra; últimamente está aflorando en mí un lado más sensible y concienciado con el entorno. Será la edad (jajaja…).

Me gusta la moda, me gusta la fiesta, me gusta bailar, me gusta el arte, un buen vino… Me gusta vivir, con todas sus consecuencias, y disfrutar al máximo de lo que tengo alrededor. Mi momento es el verano, el sol me da energía. Soy un ‘freaky’ de las mantas, y cuando llega el invierno, uno de mis planes preferidos es sentarme en el sofá, con la manta hasta el cuello, viendo la tele y sosteniendo una taza de café.

Ahora comienza una nueva etapa en mi vida: Empiezo las prácticas, esa ‘oportunidad’ de encontrar trabajo mal pagado, el sueño de cualquier español… Aunque me siento optimista, GAZE me plantea un reto que pienso superar aportando mi granito de arena, aprendiendo de gente interesantísima, y abriendo una nueva puerta que nadie sabe dónde me llevará esta vez. Y es que si algo útil he aprendido de esta vida, es que las oportunidades hay que cogerlas al vuelo.

Maider Villaverde (MU)

Maider 1

Maider Villaverde Alonso naiz, 1995ean jaiotako donostiarra. Betidanik maite izan dut dantzatzea, alegia, oso gazte nintzenean hasi nintzen balletarekin. Horretaz gain, margotzea, eskulanak egitea eta argazkiak ateratzea oso gustuko dut. Gauza guzti horiek funtsezkoak dira niretzat, baita bidaiatzea eta nire inguruko jendearekin disfrutatzea ere.

Egun, LEINN ikasten ari naiz, Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza, Mondragon Unibertsitatean; bertan, KIMMU deituriko enpresa bat sortu dugu, eta honetan talde-lanean ibiltzen gara, gure ametsak eta pasioak jarraituz.

Aukera paregabea iruditu zitzaidan GAZEn parte hartzea, jendearengan ekintzailetasuna pizteko eta beti beraien pasioak jarraitu ahal izateko. Gainera, oso interesgarria da KIMMUn eta GAZEn egotea, ikuspuntu ezberdinetako jendearekin lan egiteko eta horretatik ikasteko. 

Soy Maider Villaverde Alonso, nacida en San Sebastián en 1995. Siempre me ha encantado bailar, de hecho, empecé a bailar ballet cuando era muy pequeña. También me gusta mucho dibujar, hacer manualidades y la fotografía. Todas esas cosas son esenciales para mí, al igual que viajar y disfrutar de la gente especial que me rodea.

Actualmente estudio LEINN, Liderazgo Emprendedor e Innovación, en la Universidad de Mondragón, donde hemos creado, y poco a poco está progresando y aprendiendo, una empresa llamada KIMMU, en la cual todos trabajamos en equipo, siguiendo nuestros sueños y pasiones.

GAZE me pareció una gran oportunidad para animar a la gente a que emprenda y siempre luche por sus pasiones. Además, es muy interesante la oportunidad que tengo, al estar en KIMMU y GAZE, de poder trabajar con gente que tiene distintos puntos de vista.

Anuncios

Un comentario en “GAZEkideak 2014

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s