Autismoaren alde lanean, Urdinduz.

Egun batzuk pasa dira jada aurreko asteburua igaro zenetik, baina orduko oroitzapenak gogoan ditugu oraindik. Bi egun paregabe pasa genituen Donostian Gautena eragileak antolatutako “Urdinduz” asteburuan beraiekin batera lanean. Bi egun hauen helburua jendea autismoaren inguruan kontzientziatzea eta informazioa ematea zen, horrenbestez gogor aritu ginen lanean, buruan proposamen hori edukita, ekintza ezberdinak aurrera eramanez.

Apirilak 16, larunbata, eta Euskadin jadanik ohituta gauden bezala euria goiti-behera. Arratsaldeko 4etan ginen geratuak Donostiako Alderdi Ederren eta goizeko orduak urduritasun eta zalantza betekoak izan ziren, ez bait genekien hainbeste prestatutako lanak fruiturik gabe geratuko ote litzatekeen eguraldiaren erruz. Ordua eta lekua iritsitakoan ez ziren argitu sentsazio horiek, baina Gautenak jarritako karpa udaletxearen aurrean zegoen ordurako irekita eta bertara sartu eta berehala ahaztu zitzaizkigun hasierako zalantza horiek, bertan zegoen lan, gogo eta poztasun giroa ikusita. Orduan gure zonaldea prestaIMG_4217tu genuen karparen barruan lanari ekiteko.

Gure jardunak ondorengoan oinarritzen ziren: autismoaren inguruko hiru ezaugarriren inguruan hiru ekintza desberdin aurrera eramatea. Lehenengo, autismoa pairatzen duten pertsonei edozein zaratak enbarazu handia egiten die, adibidez, pertsona batentzat agian ia ohar gabekoak diren zaratak autismoa duten pertsonentzat oso aztoragarriak izan daitezke. Horrez gain, autismoa duten pertsonei bizitza errazteko aldera piktogramekin lan egiten dute eta alderdi hori erakusteko piktograma-filma buruzko asmakizun joku bat prestatu genuen. Amaitzeko, autismoa duten pertsonak memoria bisual ona edukitzen dute eta bertute hori transmititzeko oroitzapen bisualaren inguruko ariketa bat egin genuen. Hori guztiaz gain jendea karpa bisitatzera animatze aldera karpatik atera ginen kalera jendea sartzera animatzera eta autismoaren inguruko informazioa ematera.

Zazpi eta erdiak arte egon ginen gelditu gabe eta jarduna amatzeko ordua iritsia zen. Nekea nabaria zen, baina jendearen erantzuna ikusi ondoren poztasuna gailentzen zen  eta baita egindako lanarekin oso arro ginen.

IMG_4137

IMG_4154

Igandean, berriz, eguraldi paregabea genuen, eguzkia zeruaren jaun eta jabe zen. “Martxa Urdinak” hamaika eta erdietan zuen hasiera eta ordu bat lehenago  Haize Orrazian bildu ginen GAZEkideok. Bertan ikusi litekeen giroa bikaina zen, Gautena asoziazioko jende asko zegoen jadanik lanean. Azalpen txiki batzuen ondoren taldeetan banatuta gure postuetara abiatu ginen. Gure eginbeharra ondorengoa zen: Martxaren kontrako zentzua zetorren jendeari aurretik zetorkionari buruzko informazioa eman, hau da, autismoari buruzko triptikoak banatu martxako aurkako zentzuan zetorren jendeari hauek informatzeko helburuarekin.

Jendearen arrera bikaina izan zen eta martxan guztira 1.200 pertsona inguru joan ginen Haize Orrazitik Alderdi Ederrera. Nahiz eta eguraldiak txarrera egin eta guztiz lainotu zen zerua, bertan zegoen jendearen aurpegietan nabaria zen zorioneko eta poztasuneko egun bat zela igandekoa. Behin helmugan pintxo batzuk jateari ezin izan genion uko egin eta bertan geunden guztion arteko giroa paregabea izan zen.

Esperientzia benetan polita, oso positiboa, hunkigarria eta asko ikastekoa izan zen egindakoa. Plazerra izan da Gautenarekin batera lanean aritzea eta eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen.

Gazekideak San Franciscon!

Ikasle batzuk San Franciscora joan behar ginenez eta GAZE ezin genuenez ahaztu, bertan lanean aritu gara! Eragile sozialekin elkarlanean aritzen garenez, bertan ere hala egin dugu! San franciscon, egoera larria dago errekurtso eta diru falta duen jendearekin eta horri aurre egiteko mugimendu handia sortu da azkeneko urteotan. Irabazirik gabeko asozioazio pila daude arazo hori kudeatzen dutenak. Beraien helburua, laguntza hori behar duten pertsonei jakintza zehatz bat eta jarraipen bat ematea da, kontsultore antzeko moduko bezala. Zertarako? Beraien motibazioak eta gaitasunak jarraituz lana lortu eta sortu dezaten. Prozesu honek hainbat hilabete irauntzen ditu eta ekintzailetasuna sustatzeko ezinhobea da. Gehien gustatu zaiguna beraien komunitatea izan da! Hontan aritzen direnak geroz eta gehiago dira baina konpetentzia bezala ikus beharrean, komunitate bat dira! Elkarri lagundu, ebentoak batera sortu, beraien ikasketak eta ikuspuntuak partekatu etab. egiten dute.

Gure bertako estantzian, eragile hauek bixitatu, beraietaz ikasi, beraiek egindako tailerretan parte hartu eta etorkizun batean elkarlanean aritzeko prozesua sortzen aritu gara. Gure helburua hemen ere komunitate hori sortzea da eta baita ere mugimendu hau sustatzea! Badago jende ugari motibazio eta gaitasunak dituela baina ezin duena ezer egin bere baliabide eskasengatik. Orain, behin hona iritsi garela, komunitate horren parte sentitzen gara eta hemen hori sortu nahi dugu! Ea zeintzuk diren hurrengo pausuak! Lasai lagun, joango gara gure hurrengo mugimenduen inguruan zuei eguneratzen!

Animo astearekin eta badakizue, parte hartu nahi izatekotan, jarri gurekin kontaktuan, beti izango zarete eta ongi etorriak!

PD: Hona hemen argazkitxo bat KIVA izeneko asozioazio batek sorturiko ebentuan! Bertan, beraiek lagundutako pertsonak hartu zuten parte beraien oraingo lan, produktu eta sorturiko proiektuak  erakutsiz! Bi GAZEkide egon ziren bertan aukera paregabe honetaz disfrutatzen eta ikasten! KIVA FOTO

Donostia urdinduz

Gaurkoan, gainean daukagun astebukaera honetan gertatuko denari buruz hitz egitera gatoz. Dakizuenez, hainbat eragile sozialekin gabiltza lanean eta horietako bat Gautena da. Gautenak, autismoaren espektroa nahasia duten pertsonekin (AEN) lan egiten du. Horretarako, pertsona hauei, beraien bizitza osoan zehar laguntza ematen diete: behar klinikoak, hezkuntza, astialdia, lana, etxebizitza… Guzti honen bidez, beraien eta ingurukoen bizi kalitatea hobetu nahi da.

         Zer da autismoa?gautenaaa

            Lehen aipatu bezala, autismoaren espektroa nahasia duten pertsonak dira eta horrek hainbat oztopo jartzen dizkie gizarteratze, komunikazioa eta hainbat jardueren garapena egiteko. Pertsona bakoitzari era desberdinean eragiten dio eta gradu desberdinak daude, horregatik bakoitzari laguntza pertsonalizatua eskaini behar zaio.

         Zer gertatuko da astebukaeran?

         Guzti honi ikusgarritasuna emateko, astebukaera urdina antolatu du Gautenak eta GAZEk beraiekin kolaboratu du.

            Hasteko, larunbat arratsaldean, Alderdi Ederren, karpa informatibo bat egongo da. Bertan autismoa jasaten duten pertsonei gertatzen zaiena hobeto esplikatzeko esposizio txiki bat izango da. Honez gain, 3 postu izango ditugu, bakoitzean joko motz batzuen bidez, autismodun pertsonek dauzkaten zailtasun eta abantaila batzuk esplikatuz.

            Bestalde igandean, martxa urdina ospatuko dugu, Haizearen Orrazitik- Alderdi Ederrera joango den ibilaldi motza. Donostia urdintzeko egun polita izango da, goizeko 11:30etan aterako gara eta bukaeran ezustekorenbat izango dugu.

            Autismoaren errealitatea, uste duguna baino arruntagoa da, jaiotzen diren 68 aurretik bat autismodun kasu bat izaten da. Minbizia, diabetesa eta hiesa baino arruntagoa izan arren, ez da hainbeste hitz egiten gai honen inguruan. Horregatik garrantzitsua da bai larunbatean naiz igandean hurbil zaitezen errealitate honi merezi duen garrantzia eman diezaiogun.gau

 

 

 

Gu han izango gara eta zu?

Bidaiatzeak zoriontsu egiten al gaitu?

Ikusi duzuenez azkenaldian, aste santua zela aprobetxatuz, Gazekideok alde batetik bestera ibili gara bidaiatzen. Islas Azores, Málaga, Bruselas, Edimburgo… Lan eta lan ibili ondoren, dugun aisia leku berriak ezagutzeko erabili nahi izan dugu. Baina, zergatik? Zer dauka bidaiatzeak horren alai lagatzeko?

zdgzdb

 

  • Guregan konfiatza edo segurtasuna irabazten dugu

 

Alde batetik, espero ez ditugun une askorekin aurkitu gaitezke bidaiatzen gaudenean, internetik gabe egotea eta gure hotela non dagoen ez jakitea, garraio publikoa nola doan ideiarik ez edukitzea… Une hauetan, sormena landuz arazoari aurre egitea besterik ez dago. Honela, guregan dugun segurtasuna hobetzen dela esan ohi da, eta gainera erabakiak hartzera behartzen dugu geure burua.

 

  • Familia eta etxeak daukaten garrantziaz jabetzen laguntzen digu

 

Etxeko beroa, lasaitasuna eta familiaren falta egun batzuk kanpoan pasa ditugula nabaritzen hasten gara maiz, eta honela guretzat zein garrantzitsuak diren ohartu. Gure alboan daudenak baliostea oso garrantzitsua da zoriontsu izateko.

 

  • Gauza batzuek agian hainbeste garrantzirik ez dutela gogorarazten digu

 

Zenbat eta mundu gehiago ezagutu, gero eta gehiago ohartuko gara gure bertako zatia zein txikia denez. Horrek ez du esan nahi gure zati txikiak garrantzirik ez duenik, baina komenigarria da bidaiatzea gauza gutxiek irauten dutela betirako gogorarazteko. Txikia zara. Arazoa txikia da. Beraz ez du axola nolako izugarria zirudien zure arazoak, ez da hain txarra. Perspektiba zoriontsu izateko funtsezkoa da.

 

  • Ikuspuntu berriak ezagutzen ditugu

 

Guztiz ezberdinak diren kulturak ezagutzea, lagun berriak egitea… Honek gure burua irekitzea ekartzen du, geure betiko pentsakeraz at, izugarri ikuspuntu desberdinak daudelaz ohartzen gara, eta honek mundua era zabalago batean nabaritzea uzten digu.

dsafa

Hortaz gain, bidaitzeak ez gaitu zoriontsu egiten denbora labur baterako soilik, betirako bihur gaitzake pertsona erlaxatuago, alaiago eta kultura gehiagoko batean. Pasatako bidaiek oroitzapenak eta gaitasun pertsonalek uzten dizkigute –konfiantza, buru irekiagoa, lagunak eta mundu osoko perspektiba – zoriontsuago egiten gaituztenak. Eta horregatik (beste arrazoi askoren artean) bidaiek zoriontsu egiten gaituzte. Bon voyage!!

Generoa eta hezkuntza

Jaiotzen garen momentutik, gure sexu biologikoaren arabera genero bat (maskulinoa edo femeninoa) ematen digute eta genero horren baitan hazi eta heziak izaten gara. Generoa, hain zuzen ere, gure jaiotzetiko genital edo sexu horren arabera egokituko zaizkigun rol eta eginbehar ezberdinak dira, gure jokabide osoa baldintzatzen dutenak, egin ditzakegun gauzak mugatuz eta emakume zein gizonen arteko ezberdintasunak bultzatuz.

Rol hauek gizartearen arabera aldatzen diren arren, mundu patriarkal batean bizi garen neurrian ohikoan gizonezkoek emaile rola hartu behar izaten dute, aktiboa, emakumezkoek hartzaile rola hartu behar duten bitartean, pasiboagoa.

Honela adibidez, gure gizartean gizonezkoa bazara indartsua, gogorra, bizia… izateko esaten dizute, negarrik ez egiteko hori nesken kontua delako, eta emakumezko bazara berriz, lasaia, geldia, isila… izateko, gehiegi babestu eta infantilizatu egiten dira askotan. Gai honen inguruan egin dute hain zuzen ere Emakundekoek aurtengo martxoaren 8rako beren azken kanpaina, “Berdintasun eza ez da berez sortzen, guk egiten dugu” izenekoa, gaiaren inguruan adibide gehiago dituena (inork ikusi nahiko balitu beren webgunean www.emakunde.euskadi.eus –en daude ikusgai).

Nola egin ezberdintasun hauei aurre beraz? Hain zuzen ere hezkuntzatik hasita, hezkidetza edo koedukazioa delakoa erabiliz. Eta zer da hezkidetza? Ba umeak gizarteak inposatu nahi dizkigun rol sexista hauetatik at heztea; mutil, neska edo tarteko beste edozer gisara identifikatzen zarela ere gauza jakin batzuk soilik egitera mugatu behar ez zarela jakinez haziz.

Hezkidetza programak eskola bakoitzaren beharren arabera aldatuko diren arren, orokorrean esanda, helburu nagusia eskoletan pertsona bakoitzak nahi duena (gainerakoak errespetatuz, noski) egin dezakeela ikusarazten eta ulertarazten duen eta hori betetzeko aukera  ematen duen ingurune bat sortzea da; momentuan bertan zein etorkizunera begira berdintasuna bultzatuz eta gizarte justuago bat eraikiz.

GrebAZE

Martxoak 17ko  ikasle greba oraindik borborka dugula, gaurkoan GAZE-Bloga greba eta Gaze-ren arteko lotura bat egitera bideratuko da, horretarako informazio apur bat eskainiko dugularik. Izan ere, era batean edo bestean greba eta GAZE lotura bat izan dezakete, proiektu honetan oinarrizkoa den ekintzaletasuna, hain zuzen ere.

Egun, aginduan dauden gobernalariei boterea bera edukitzea gustatzen zaiela diote hainbatek, eta hori dela usteldu egiten dituena. Izan ere, zikoizkeria eta kodizia boterearekin batera nahastean emaitza bakarra suntsiketa arma bat eratzea izan daiteke. Botereak soilik botere gehiago nahi du, hortaz, ez da inorez gogoratzen, soilik bere buruaz.

Gaze-n aldiz ez daukagu horrelako arazorik, muga horiek gainditzeko tresnatzat horizontaltasuna baitaukagu, gure izaera isladatzen duen ezaugarrietako bat, alegia. Azpimaratu beharra dago Gaze-n inor ez dela inor baino gehiago edo gutxiago sentitzen, denak maila berean gaude, elkarlanean aritzen garelarik gure proiektu, betebehar eta egitekoak aurrera eramateko.

Hainbat pertsonaia historikoen ezaugarriak biltzen ditugula ausartzera iritsi gaitezke. Esaterako, Nelson Mandelak edo Gandhi bezalako pertsonek lorturiko elkartasuna dugu, garai haietan klase zapalduaren kohesioa ezinbestekoa gertatzen zen bezala, gaur egun Gaze-n ikasleen arteko kooperazioa beharrezkoa gertatzen da.

  • Baina, zein da Gaze-k eta grebak duten nolabaiteko lotura?

Bada, Gaze-k proiektuak egiteko prozesu bat burutzen duela, eta grebak proiektu bezala kontsidera daitezkeela, azken finean prozesu organizatu baten emaitza zuzena baitira. Bai Gaze-ko, bai greba bat antolatzeko lehenengo pausua kontzientzia hartzea izango litzateke, hau da, landu behar den kolektibo, egoera edota errealitateaz jabetzea. Bigarrena batasuna lortzea, pixkanaka antolaketa on bat lortuz, eta amaitzeko, hirugarren eta azkeneko pausu bezala akziora pasatzea edo soluzioak bilatzea edukiko genuke.

Beste era batera esanda, grebetan gertatzen den bezala, gauzak aldatzeko ekintzak egin behar ditugu Gaze-n, hau da, gazte ekintzaile bihurtu behar gara. Hori bai, aldaketa guztiek bezalaxe, honek ere konpromezu eta konstantzia bat eskatzen du.

Bukatzeko, esan beharra dago Gazekideok erreboltarako gogoa dugula, errebolta sozialerako zehazki, horregatik proiektu ezberdinak burutzen ditugu eragile sozial desberdinekin kooperazioan lan eginez, azken finean hori da gure egitekoa, berrikuntza inklusiboaren bitartez kolektibo desberdinei onuraren bat ekartzea.

ZAPALDUEN ANTZERKIGINTZA EZAGUTUZ

Proposamen berri batekin gatoz gaurkoan!

Entzun al duzue inoiz Teatro Foro izena? Parte hartu duzue inoiz bertan?

Guk, aurreko egunean, antzerkigintza alternatibo honen munduan murgiltzeko aukera izan genuen Esther Uriaren eskutik.

1960ko hamarkadan sortua izan zen antzerkigintza mota hau Augusto Boal dramaturgo, aktore, zuzendari eta pedagogoaren eskutik. Ordura arteko antzerkigintzari kutsu berri bat eman nahi zion, ikusleak antzerkiaren parte bilakatuz.

Antzerkigintza mota honek Bertolt Brechten Antzerkigintza Epikoaren eta Paulo Freireren Zapalduen Pedagogiaren influentziak jasotzen ditu. Gizarteko arazoak ikusgarri egitea du helburu eta hauei irtenbide edota erantzun desberdinak bilatzen saiatzen da.

Aktore eta aktoresa nagusiak, opresioa jasaten duten pertsonak dira. Beraiek jasaten dituzten arazoak publikoari erakusteaz arduratzen dira eszenatoki gainean antzeztuaz eta arazo hauei erantzuna ematen saiatuaz. Horregatik Zapalduen Antzerki bezala ezagutzen da. Helburua da ikuslegoa eszenatokian antzezturiko egoerarekin aktibatzea. Obra guztia antzeztua denean, taldeko kide batek, dinamizatzaileak, eztabaida sorraraziko du ikuslegoaren artean eta ikuslegoari bere ekarpenak egiteko eskatuko dio. Ikuslea eszenatoki gainera igoko da antzerkian planteaturiko arazoari irtenbide desberdin bat emateko, bere ideiak antzeztuaz eta errealitate egiten dituelarik. Momentu honetan utziko du ikuslegoak ikusle soil izateari, aktore bilakatzeko ordua iritsi baita.

Hau da Teatro Foroaren mamia, ikuslegoaren sentsibilitatera iristea, arazoak beraienak senti ditzaten eta erantzun desberdinak arakatu ditzaten. Transformazio soziala bilatzeko pausuak ematen saiatu nahi da.

Txarlaren momentu batean, Estherrek, entzule izatetik aktore eta aktoresa bilakatzera gonbidatu gintuen eta gutako batzuek gustura asko onartu zuten erronka, gure ordua heldu zen. Egoera baten aurrean jarri eta honi konponbide bat ematera gonbidatu ginduen. Bakoitzak bere pertsonalitatea erakutsiz egoera konpontzen saiatu zen. Eta zer ikasi genuen? Ez dagoela erantzun bakar bat, ez dagoela erantzun idealik, akaso, agian eta zorte pixka batekin gai izango garela arazoei irtenbidea bilatzeko.

Eta azkenean, amaitzeko ordua heldu zen, baino joan aurretik Estherrek proposamen bat eskaini zigun: norbait animatuko al litzake antzerkigintza honen parte izatera? Dezentek altxa genuen eskua, dezente animatu gara honen parte bilakatzera, mundu berri bat esploratzera, ekintza txikietatik hasiz gizartearen transformazioa bilatzera. Eta ez ahaztu, Estherrek esan bezala “ser un héroe tampoco es la respuesta”.

Eta orain, nik zuei galdera: Eta zuek? Prest zaudete? Animatu!

‘Emprendizajes en cultura’

Duela zenbait hilabete izan zen Traficantes de Sueños delakoari buruz berri izan nuela. Berau, eta haiek diotenaren harira, produkzio eta komunikazio politikoko proiektu bat da, zeinaren helburu nagusiak honakoak liratekeen: ekintza kolektibo eraldatzailerako hainbat edukiren ekarpena egitea, bai eta eztabaida baliagarriak bultzatzea. Horrez gain, ekonomia sozialerako proiektua ere bada; hots, irabazi-asmorik eta nagusirik gabeko entitate bat, zeina merkatu sozialean eta bestelako ekonomia baten garapenean inplikatuta legokeen.

Hausnarketarako mesedegarriak liratekeen materialak topatzeko toki baten beharraz jabetuta, 1995. urtean eman zen proiektu honen hastapena. Zeregin honetarako, liburuen presentzia beharrezkoa zen, eta hortik abiatuta, liburutegi eta enpresa banatzaile bana ezarri zituzten. Behin 2000. urtean, argitaletxea iritsi zen, eta honekin batera, diseinu-tailerra eta Nociones Comunes deritzon autoformakuntzarako eta produkziorako gunea. Azken honi dagokionez, gainera, esan genezake errealitatearen aurrean perspektiba kritikoa garatzeko xedea duela.

Ez da harritzekoa, bada, denboraren poderioz, sare trinko eta hedatu bat eratu izana; izan ere, estatuko hainbat hiritara heldu dira beren ideiak eta egitasmoak, hainbat hitzaldi, aurkezpen, tailer eta mahai-inguruak bultzatuz.

Hala bada, eta ekintzailetasunaren inguruan arakatzeko jardunean, proiektu honek argitaratutako liburu batekin tupust egin dut: Emprendizajes en cultura, Jaron Rowan ikertzaileak idatzia. Lan honetan, ekintzailetasuna ikuspegi historiko batetik aztertzen du egileak: berau, hegemonia neoliberalak bultzatu zuen, kulturaren, ondarearen, ideien eta sormenaren gaineko balorizazio ekonomikoaren lehentasuna ezarriaz batera. Hortaz, ekintzailearen irudia helburu jakin batekin sortu zen: kulturaren balio latentea etekin ekonomikoan bilakatzea.

Horri jarraiki, ekintzailearen irudiaren inguruan ideia ezberdinak daude. Ekintzailearen diskurtso kanonikoaren arabera, figura erabat ekonomikoa da, zeinaren xede nagusia irabaziak sortzea litzateke. Aitzitik, kulturaren eremuan, ekintzailetasuna proiektu pertsonal indartzaile bat izatera bideratua legoke, momentu orotan arriskua hartuz.

Argi dago testuinguru ekonomiko neoliberalak babestutako dinamika-multzo batek bere aurretiko logika hura iraultzeko gaitasuna izan duela; izan ere, helburu ekonomikoen eta lehiaren ordez, helburu pertsonalak eta kooperazio-dinamikak gailendu izan dira. Beraz, ‘ekintzailetasun’ terminoari dagokionez, esan dezakegu nolabaiteko subertsioa jazo dela.

Hala izanik, Jaron-ek hausnarketa bat uzten digu liburu honen amaieran: posible al da pentsamendu neoliberalari jarraiki sortutako fenomeno honek, berau sortzeko erabilgarriak izan ziren postulatuak iraultzea? Azken batean, errealizazio pertsonala, ezagutza sortzeko entitate ezberdinen diseinua, eta hazkuntza pertsonalaren nagusitzea (onura ekonomikoen gainetik), ez datoz bat dogma neoliberalarekin, eta aspektu hau nahiko zalantzagarria izan liteke.

GAZE programak aipatutako ekintzailetasunaren ideia berritzaile horri jarraitzen diolarik, (ekimenaren zentzua eta ekintzailetza sustatzea baitu berariazko helburu), soilik esan Jaron-en hausnarketarekiko erantzuna argi dugula: arriskua hartuko dugu 😉

Innobazio inklusibo….ZER?

GAZE: Kaleidoskopio proiektuko kide egin ginela ia hilabete eta erdi pasa diren honetan praktikoki nahiz teorikoki aurrerapausoak ematen ari garen sentsazioa daukat.

Praktikan, eragile sozialekin eta talde barnean martxan ditugun proiektuei aurre egiteko prozesuan beste arintasun bat dugula nabari dudalako, pertsona bakoitzaren ezaugarri eta ezagutzen arabera (elkar hobeto ezagutzeak badu horretan zerikusia) talde ezberdinetan kokatu eta koordinatuta ari baikara lanean, proiektuen helburuak finkatu eta gauzatzen.

Teorian, orain dela hilabete arrotz eta urrun xamar kokatzen genituen  hitz eta terminoekin trebatzen ari garelako.  Jada badakigu “ekintzailetzaren” kontzeptuak inguratzen gaituenarekiko konpromiso eta eginahala gordetzen dituela bere baitan. Gainera, jada konturatu gara bizitza osoan etengabea izango den ikaskuntza bat izango dela.

Horretarako, jarrera, balio eta konpetentzia egokiak garatu beharko ditugula ere ikasi dugu, eta hauek garatzeko bide egokietako bat ikaskuntza kooperatiboaren bidez funtzionatzea izango dela ikusi. Ikaskuntza kooperatiboa? Bai, noski, arazoen ebazpenean, gatazken tratamenduan eta lan testuinguru ezberdinetan erabil daitezkeen prozedura eta jarrerekin loturiko konpetentziak lortzeko talde ikasketa metodoa.

Metodo honen bitartez “innobazio inklusiboa” landu ahal izango dugu, aurtengo proiektuaren helburu eta gai nagusi izango dena. Nola landu daiteke innobazioa modu inklusibo batean? Galdetuko duzue bat baino gehiagok. Kontzeptu arraro xamarra hori  ere, ezta? Ba ez kezkatu, gure ere lanketa prozesuan ari gara eta.

Hementxe duzue innobazio inklusiboari buruz ikasten lagunduko dizuen txosten txiki bat. Gustu baduzue, irakurri eta informatu zaitezte, gure ustez merezi du eta!

http://www.redesist.ie.ufrj.br/lalics/papers/138__Innovacion_inclusiva_con_instituciones_inclusivas.pdf

P.D. Zorionak eta besarkada bana taldeko emakume guztiei. Gaur, Martxoak 8, borrokak ospatzeko eguna da!

DESIGN THIKING

Oraingo honetan Design Thinking-ari buruz hitz egingo dizuegu, aurrera eramango ditugun proiektuak garatzeko erabiliko dugun lan metodologia baita hau. Aurreko astelehenean gazekideei metodologia honen funtsak eta atal desberdinak azaldu genizkien.

Hona hemen Design Thinking-ari buruzko oinarrizko kontzeptu batzuk:

Design thinking (euskaraz diseinu-pentsamendua) diseinu prozesuan aplikatzen den lan metodo bat da. Ez da bakarrik gailuen diseinuan aplikagarri, zerbitzuen diseinuan, hauen hobekuntzan, softwarean edo burura etor dakizuken edozein elementuren ideazioan aplikatu daiteke.

Metodologia hau fase desberdinetan banatzen da. Bakoitzak bere helburuak ditu eta horiek lortzeko dinamika eta ariketa desberdinak ditugu lantzeko. Hona hemen  fase edo atal horiek:

prozesua

Erreminta hau erabiltzea erabaki dugu, Berrikuntza sortzeko metodologia delako eta bere  aplikagarritasuna esparru anitzetan gauzatzeko aukera ematen baitigu. Bere aplikagarritasunaren muga gure irudimenaren menpe dago.

Hori dela eta, eragile sozialen beharrak asetzeko, eraberritzeko eta garatzeko erabiliko dugu.

Design thinking prozesua aurrera eramateko, oso garrantzitsua ikusten dugu hurrengo 3 oinarri hauek betetzea.

Sin título

 

JARRERA! kuxkuxeroak eta behatzaileak izan behar gara. Baikorrak eta positiboak izateaz gain, jakin behar dugu akats bakoitza aukera berri bat dela.

                           1

TALDEA! Zenbat eta desberdinagoa hobe.

2ENPATIA! erabiltzailearekin enpatikoak eta ulerkorrak izan behar gara.    Neutralak izan eta ez laga gure aurreiritziak eta estereotipoak gure iritzitan eragiten.

Hau janaurreko bat besterik ez da. Design thinking-ean aritzeko mila modu daude, mila dinamika eta ariketa garatzeko. Honen inguruan dauden orrialdeetan arakatzera gonbidatzen zaituztegu!!!

http://designresearchtechniques.com/#/

http://www.designthinking.es/home/index.php

http://www.fastcodesign.com

http://www.servicedesigntools.org/

 

Animatu zaitezte!