Zer da Kaleidoskopio?

Donostia 2016tik abiatuta, KALEIDOSKOPIO proiektuak ere gazteei proiektu erreal eta multidisziplinarretan parte hartzeko aukera eskaintzen die. Kapitalidadearen proiektuaren barnean, Bestelaben eginkizuna innobazioa eta inklusio soziala lantzea da. KALEIDOSKOPIOren bidez gazteek bien arteko loturak lantzeko aukera izango dute. Bi modalidade bereziko dira:

Modalidade I

Innobazio inklusiboaren ikuspuntutik landuko dituzte proiektuak ikasleek. Helburua berrikuntza gure gizartearen alderdi guztietara iristea da. Taldeak zentro eta ikasketa desberdinak burutzen dituzten ikasleek osatuko dituzte, eta inguruan dauzkagun arazo errealei buruz hausnartzen jardungo dira, irtenbide berritzaile bat emateko. Bertan ikasle eta kanpo-eragileen arteko interakzioa emango da, sortutako proposamenak aurrera atera ahal izateko baliabideak lortzeko.

Modalidade II

Azkenaldian artea inklusio soziala lortzeko herramintatzat erabili ohi da. Hori dela eta, KALEIDOSKOPIOk  exklusio arriskuan dauden kolektiboei gerturatu nahi die jarduera artistikoa. Donostia 2016ren ondorioz hirian zehar egongo diren erakusketetan obra desberdinei buruzko interpretazioak jasoko dira, gizarteko atal hauei hurbiltzeko asmoz. Interpretazio hauen egileak Euskal Herriko instituzio ezberdinetako ikasleak izango dira.

Anuncios