EKINEZ BURUJABE lehiaketaren irabazleak. ZORIONAK!!

EKINEZ BURUJABE! GAZEk antolatutako Ideia Berriztatzaileen I. Lehiaketako irabazleak!

GAZEn, EKINEZ BURUJABE! Ideia Ekintzaileen I. Lehiaketa antolatu genuen, UPV/EHUko, Mondragon Unibertsitateko, TECNUNeko eta TKNIKAko ikasleei zuzendutakoa. Burujabetza eta ekintzailetasuna uztartzen dituzten ideia berriztatzaileak saritzea da lehiaketaren helburua.

GAZEn, pertsona guztiak ekintzaile izan gaitezkeela pentsatzen dugu, eta baita ekintzaile izateko modu asko daudela ere. Ekintzaile izatea iniziatiba edukitzea da eta, bide batez, gure bizitzaren protagonistak gu geu izatea. Burujabetzak, aldiz, gizabanakoek, herriek eta komunitateek, arduratzen dituzten gai eta erabakietan nagusitasuna dutela esan nahi du. Burujabetzak aurpegi asko ditu, eta eremu horietan guztietan eragin nahi duten ideien bila ibili gara: garraioa, elikadura, hezkuntza, osasuna, teknologia, energia, burujabetza finantzarioa, herri edo komunitate burujabetza…

Ideia honetatik abiatuz, eta proposamen ugari jaso ondoren, baditugu irabazleak! Burujabetza sustatzen duten ideiarik interesgarrienak aukeratu eta parte-hartzaileei sariak banatuko dizkiegu datorren ostiralean, ekainaren 13ko GAZEko Ekitaldi Finalean. Beraz, sortzaileen ahotik ideiak ezagutu nahi badituzue, ekitaldira gerturatzera gonbidatzen zaituztet. Bitartean, nik eskainiko dizuet hauen aurkezpen labur bat:

BERREIBAR ekimen kulturala (Ibone Arretxe, Ana Almandoz, Irati Narbaiza eta Diego Grisaleña).

Hona hemen argi eta garbi BERREIBAR-ek zertan datzan azaltzen duen bideo izugarri polita:

https://www.youtube.com/watch?v=awRl8CbU9QA

ARKDOUBT aplikazioa (Olatz Santamaria, Maddi Urdanpilleta, Garazi Murua eta Ainhoa Sagastume).

Image

 

Image

RASPZEPPELIN (Imanol Azkona). 

Jende ugari biltzen den ekintzetan, iragarki hegalari bezala zepelina erabiltzea da asmoa, baina ideia hau, bere horretan, ez da berritzailea. Gaur egun, Android sistema eragilea erabiltzen duten gailuak oso ugariak dira, ondorioz, edozein sakelakoren bidez, RaspZeppelinaren app-a jaisteko eta hau kontrolatzeko aukera izango du edonork. Ideia honek, iragarkiaz gain, zerbitzu bat sortzen du, erraz irudika baitaiteke partida bat ikusten ari den publikoko edonor aparatua kontrolatzeko irrikatan.

Era honetan, betetzen den beharra hau da: Tresnaz gain, ez da beharrezkoa aparatua kontrolatzeko beste gailu bat, sakelako telefonotik kontrola baitaiteke. RaspZeppelinarekin ideia honen zati bat baino ez dugu ikusten, baina hau hainbat arlotara heda daiteke. Pentsa, zepelinaren kontrola izan beharrean, zure etxeko tresnen kontrola izatea. Labea martxan jartzeko, leihoak jaitsi, edota bideo-zaintza sistemak jasotakoa ikusteko aukera izanez, zure sakelakoan.

Image

Jakizue, zaila egin zitzaigula irabazleak aukeratzea, eta bozketa bidez hautatu genituela ideiarik interesgarrienak. Dena den, ideiak euren sortzaileen hitzetan ezagutu nahi badituzue, gerturatu zaitezte ostiral honetako GAZEren Ekitaldi Finalera (10:00-13:30, Donostiako Carlos Santamaria Liburutegiko erakusketa aretoan).

Zorionak, ekintzaileak!!!

Teresa Garay

Deja un comentario