IKD GAZtEren Ekitaldi Finala

ZER DA IKD GAZtE?

IKD GAZtE proiektuaren helburu nagusia, curriculuma garatzeko IKD (Ikaskuntza Kooperatiboa eta Dinamikoa) ereduaren esparruan UPV/EHUn modu aktiboan ikasteko metodologiak ezartzeko prozesuan ikasleak ahalduntzea sustatzea da. IKD GAZTEren helburu zehatza, ekimen sena curriculumean txertatuko lukeen esperientzia bat garatzea da. Zehazki, ekimen senari loturiko gaitasunak ikasteko modulu autokudeatu baten diseinu eta ezarpen pilotua da.

IKD GAZtEk hainbat proiektu burutu ditu urte honetan zehar, ikasketa ezberdinak egiten dituzten UPV/EHUko ikasle taldeekin. Elkarlanean eta Ikaskuntza Kooperatiboan oinarrituz, talde bakoitza elkarte batek proposatzen zizkien erronkei aurre egiten saiatu da, hainbat ekimenen bitartez.  Horien artean, TECNALIA/WIMI5 (behar bereziak dituzten pertsonei zuzendutako bideo-jokoa), ERROAK (Erroak-eko erabiltzaileak gizartean integratzea), HELDUAK ADI! (Zestoako jubilatuen etxearekin egindako lana), GOIENER (energia berriztagarrietan espezializatutako enpresa kooperatiboarekin elkarlana) eta EMAKUMEEN ETXEArekin burututako lana ditugu. Azkenengo hau oso interesgarria eta “efektiboa” izan zela iruditzen zaidanez, IKDko web orrian aurkitutako laburpena atxikitzen dizuet, adibide bezala eduki dezazuen.

 Image

Emakumeen Etxea Unibertsitatean ezagutaraztea da helburua:

(Proiektuak hiru pauso ditu, hurrenkera kronologiko bati jarraituz)

1. Zerbitzuaren aurretik:

-Informazio bonbardaketa/atentzioa deitu → Kartelak ipini, globoak igogailuetan, eskailerak, sarrerak, komunak; paperak banatu ikasgeletan, Emakumeen Etxeko logotipoa ipini pantailetan, irakasleria ‘buzoneatu’. Era berean, dagokion baimenak eskatu behar ditugu stand-a ipintzeko, pantailak aldatzeko…

 2. Zerbitzuaren egunean:

Informazio guneak prestatu → Mahaiak prestatu, pankartak, informazio-paperak, pintxoak egileen izenekin (pintxoa lortzeko, lehenengo, informazioa irakurtzea, eta ondoren, galdera bati erantzutea, da ideia). Gainera, sor daitekeen edozein zalantza argitzeko prest gaude.

Emakumeen Etxeko batukada eta antzerki tailerra ekartzen saiatuko gara, horietako bakoitzak erakustaldi txiki bat egin dezan.

3. Zerbitzuaren ondoren:

-Emaitzak iruditan → Zerbitzuaren egunean, ekintza ezberdinak grabatuko ditugu, eta horiekin guztiekin, bideo bat muntatuko dugu, non egindako lana islatzen den, horrela Emakumeen Etxeak bere webgunean ipin dezan. Unibertsitateak ere bere webgunean jar dezan saiatuko gara.

IKD GAZtEko kide batzuk GAZEkideak izan zirela aipatzea ezinbestekoa iruditzen zait, asko poztu bainintzen hau jakitean, guk hemen, GAZEn, ikasi duguna etorkizunean oso erabilgarria dela argi geratu zitzaidalako IKDko proiektua aurrera eraman duten kideekin hitz egitean.

Dena den, guztiak dauka amaiera bat, eta IKDko gure lagunek maiatzaren 9an izan zuten guk (GAZEkideok) joan den astean izan genuen Ekitaldi Finala edo, beraien hitzetan, 2013/2014ko MODULUAREN AMAIERA. Joxe Mari Kortako Auditoriumean, eragile sozialak, ikasleak, irakasleak, eta kuxkuxeroak (ni, adibidez) elkartu ginen, IKDk urte osoan zehar egindako lana laburbiltzeko, eta batez ere, lan hau burutu dutenen eskutik IKDk zer suposatzen duen ezagutzeko.

ImageImage

Dena primeran atera zen, oso giro ona eta jende jatorra eta langilea; bideoak, argazkiak, luncha, lore-sortak eta guzti! Jakizue, IKD osatzen duzuen guztiok, kanpotik ikusi zena benetako talde-lana, «rollo ona» eta primerako emaitzak izan zirela. Zorionak, eta denbora luzez jarrai dezazuela opa dizuet!

Hori bai, bila ezazue beste bulego bat, neska-mutilak, ikasturte honetan, «territorio GAZEn» ibili zarete eta! 😉

Teresa Garay

Deja un comentario