GAZEvento II

Kaixo gazteak,

Gaurkoan, ekainaren 26an egindako ekitaldiari buruz hitz egingo dizuet.

Aurtengo GAZEko Programan, burujabetza landu dugunez, gure azken jardunaldiak honekin zerikusia eduki behar zuela pentsatu genuen, eta horregatik, elikadura burujabetzari buruzko ekitaldia prestatu genuen.

GAZEvento (OK)

Ekitaldia iragartzeko kartela

30 bat pertsona batu ginen Joxe Mari Korta zentroko areto nagusian, arratsaldeko 17:00etan. Aurkezpenak egin ostean, “Gure lurra, gure etorkizuna” dokumentala jarri genuen pantaila aurrean. Dokumental oso interesgarria da, non Hego Amerikako eta Euskal Herriko nekazarien egoera azaltzen den, eta baita mundu globalizatu honek nekazari horiei jartzen dizkien zailtasunak ere.

Honen ondoren, jardunaldira gonbidatutako pertsonekin solasalditxo bat egin genuen:
Asier Bastarrika (Goiabe; ekoizlea).
Jakoba Errekondo (Zerain Paisaia Kulturaleko teknikaria).
Monika Plazaola (Bizilur-eko, Lankidetzarako eta Herrien Garapenerako Erakundeko, kidea).

Hiru gonbidatu hauek beren eskualdeetan martxan jarri diren ekimenez hitz egin ziguten hasiera batean. Jakoba Errekondok, adibidez, kontatu zigun nola Zeraingo herrian udaletxea nekazal lurrak erosten hasi den gero herritarren artean banatzeko.

solasaldian 3

Galdera erronda bat ireki genuen, ondoren, solasaldiari bide emateko, eta esan beharra dago jendea oso animatuta zegoela galderak egiteko. Solasaldiari amaiera eman behar izan genion Joxe Mari Korta zentroan, hurrengo ‘geltokia’ zain baikenuen.

20:00ak aldera, San Martin Merkatuko GastroPotera egin genuen irteeratxoa. Behin hara iritsitakoan, gustura hartu genituen pintxoak eta poteak, eta jardunaldian parte hartutako jendearekin eta gonbidatuekin eroso hitz egiteko aukera izan genuen.

Dibujo1321321

Argazkiak: Leire Cano

Oso jardunaldi atsegina izan zen, eta asko ikasi genuen gonbidatuen esperientziak entzunez.

Igor Montuschi

Deja un comentario