Kaixo berriz ere GazeLagunak!

Plazerra da GAZE L taldea aurkeztea gure taldekideen lehen sarrera honetan. Bost erakundetatik gatoz; bakoitza bere ikasketekin, lan egin eta ondo pasatzeko prest.

Lehen bileran, nahiz eta GAZEri buruz zerbait jakin, jakin beharrekoak jakin genituen. Lehen urratsa gure burua aurkeztea izan zen, bakoitzaren inizialak erabiliz bi adjektiboekin gu definituz. Egia esan ez zen lan erraza izan, baina gauza bitxia gertatu zen bertan. Zerbait komunean geneukan denok: jakinmina eta pertsona oso aktiboak ginen han eserita geunden guztiok, inoiz aspertzen ez diren horietakoak.

Ariketa egiten genuen bitartean soka pasatzen genuen gure artean sare bat sortuz; talde bat bilakatuz.

GAZElanki LIgorren txanda izan zen orduan, pasatako urtean egindakoa azaltzeko; proiektu interesgarriak guztiak eta, bitartean, etorriko diren proiektuak hegan zebiltzaten gure buruan. Igorrek bukatutakoan, GAZEri buruz gehiago jakiteko txanda izan zen.

Taldea ginen sarean elkar ikutu ginenetik, baina talde bezala aurkezteko momentua zen orain. Gaze L, hori izan zen behar izan genuen bakarra. Sare kontzeptuan inspiratuz, link hitza aukeratu genuen gure taldea aurkezteko. Linka bazegoelako gure artean eta linka edukiko genuelako beste GAZEko taldeekin eta baita gizartearekin ere. Link berbak 4 hizki ditu eta bakoitzak bere esanahia. Lrekin lagundu, langile izan. I ideiak. N newtorking, natura, norabidea eta Krekin komunikazioa.

Soka hartu eta gure arteko lanari forma emateari ekin genion. Bai, ofizialki taldea ginen.

Dakizuen bezala, GAZEk urtero gai bat dauka, gureak “innovación inclusiva” eta “crowd learning” dira. Sar ezazue buruan, asko azalduko dira bi hitz horiek idazten ari naizen blog honetan.

Hitz eta pitz elkarrekin txokolate batekin eskuan. Proiektuen ideiak, inpresioak, ordutegia.. Guztiak mahai gainean.

19:00ak heldu ziren, denborak hegan egiten du, 4 ordu Korta barruan eta ia konturatu gabe. Sentsazioak oso onak ziren.

Irribarre batekin aurpegian eta etxekolanekin eskuetan, asteazken arte GAZELagun!

GAZElanki L

Deja un comentario