Datorren astelehenean, otsailak 23an, GAZElanki proiektuaren 1. tailer monografikoa izango dugu UPV/EHUko Carlos Santa Maria zentroan. Ideiak proiektu bihurtzen ikasiko dugu bertan. Martxan jarri nahi duzun ideiarik baduzu? Animatu eta parte hartu asteleheneko tailerrean! Gipuzkoako goi-hezkuntzako ikasle eta irakasle oro gonbidatuta zaudete.

16:00etatik 19:00etara elkartuko gara GAZE eta IKD GAZtE ekimena osatzen dugun lagunok. Hasteko, bi egitasmo horien nondik-norakoak azalduko ditugu eta ondoren, ADItech erakundeko Charo Villaroel izango da gurekin. Lehendabizi ideiak proiektu bihurtzeko hitzaldi teorikoa eskainiko digu Charok eta bukatzeko, taldetan bildu eta praktikoki landuko dugu gaia.

Ideiak proiektu bihurtzeko osagai asko behar dira: kideak, tresnak, sormena, sarea, komunikazioa, baliabideak… eta guk patata tortilla egitea bezalakoa dela irudikatu nahi izan dugu azpiko kartelean. Kideak gatza dira, tresnak, olioa… edo alderantziz? eta zu, zer zara zu?

Animatu eta izan zaitez nahi duzuna! Jarri martxan amestutako guztia!

Ideiak proiektu bihurtu OTSAILAK 23

Ideiak proiektu bihurtu nahi dituzu?

Deja un comentario